Berreskuratu zure edertasunik pertsonalena

Zure zonarik intimoenarekin berriz ere eroso sentitu, Policlínica Gipuzkoak eskura jartzen dizkizun teknikarik aurreratuenekin.

Denbora
1 ordu eta ordu eta
erdi bitartean
Anestesia
Anestesia lokala

eta sedazioa
Ospitalizazioa
Ez da beharrezkoa
Sendatzea
1 aste
Emaitzak
Berehalakoak

Prozesua

Zer da?

Kirurgia intimoak xede du emakumeen genitalen itxura eta baginaren tonu muskularra hobetzea eta baginaren barneko eta kanpoko diametroa txikiagotzea. Ebakuntza hainbat prozeduraren bidez egiten da, hala nola ezpain-kirurgia edo ninfoplastia eta baginaren kanala estutzea.

Ezpain-kirurgia ezpain txiki hipertrofikoak (gehiegi garatuak) edo zintzilik daudenak murriztean datza; izan ere, batzuetan, horien tamainak deserosotasunak eragin ditzake eta itxurari eragin diezaioke.

Baginaren kanala urteekin zabal daiteke, eta estutu egiten dugu.

Lehenengo kontsulta

Lehenengo kontsultan kirurgialari plastikoak zure kasua eta osasun-egoera aztertuko ditu eta teknika kirurgikorik egokiena gomendatuko dizu. Kirurgiaren aurretik prestatzeko aholkuak ere emango dizkizu.

Ebakuntza

Kirurgia intimoak 60 eta 90 minutu artean irauten du.

Ezpain-kirurgian, gaixoari lasaigarria eman ostean, kendu beharreko gunean marka egin eta ebakia egiten zaio. Gero, josi egiten da, kanpotik eta barnetik.

Bestalde, baginaren estutzea edo baginoplatia ebakuntza erraza da, eta, horren bidez, bagina eta haren egitura eusten duten muskuluak estutu egiten dira. Gernu-ihesarekin lotutako arazoak konpontzen ditu, eta sexu-harremanak hobetu.

Behar izanez gero, ebakuntza berean egin daitezke baginaren kanalaren estutzea eta labioplastia.

Kirurgiaren ostean

Ebakuntza motaren arabera, astebete inguruan sendatzen zara, kirurgiaren ostean. Hanturak eta ondoezek gehiago iraun dezakete, baina medikazioarekin eta kirurgialariak agindutako zainketekin gutxitu egiten dira.


SECPREren (Espainiako Kirurgia Plastiko, Zuzentzaile eta Estetikoko Sozietatea) webgunean oinarritutako informazioa.

Ohiko galderak

Norentzat da gomendagarria?

Baginaren itxura hobetu edo hura estutu nahi duten emakumeentzat. Ezpain-kirurgia edo ninfoplastia bereziki gomendatuta dago aluko ezpainetan itxuragabetasun bat duten eta horren ondorioz bizitza sexual asebetegarria eduki, hainbat kirol-jarduera egin edo gune intimoan arropa estua eraman ezin dezaketen emakumeentzat.

Kirurgiaren ostean sexu-harremanak eduki ditzaket?

Ez berehalakoan. Gomendatzen da sexu-jarduerarik ez izatea kirurgiaren osteko 3 edo 4 asteetan.

Noiz buelta naiteke lanera?

Egindako lanaren araberakoa izango da hori. Bulegoko lanpostu batean, esaterako, egun pare batekin nahikoa izango da.

Badago kontraindikaziorik?

Kirurgia hauek ez dira gomendagarriak haurdun edo edoskitze-egoeran dauden emakumeentzat. Ezta hilerokoarekin dauden edo zonan zauriak edo infekzioak dituzten emakumeentzat ere. Bestalde, aintzat hartu behar da haurdunaldiek eta erditzeek emakumeen genitalak alda ditzaketela, eta, beraz, gomendatzen da gaixoak ebakuntza hauek ama izateko nahia beteta duenean egitea.