Berreskuratu zure gorputza

Orain, sabel laua eta irmoa edukitzea posible da. Teknika aurreratuekin eta Policlínica Gipuzkoako kirurgia estetikoko adituen profesionaltasunarekin, nahi duzun itxura estilizatu hori lor dezakegu. Gainera, aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua izango duzu prozesu osoan zehar, pauso bakoitza segurtasun eta konfiantza osoz eman dezazun.

Denbora
2 eta 4 ordu
bitartean
Anestesia
Orokorra edo epidurala
eta sedazioa
Ospitalizazioa
1 eta 2 gau
bitartean
Sendatzea
2 aste
Emaitzak
Berehalakoak
Abdominoplastia

Prozesua

Zer da?

Sabelaldeko kirurgia gehiegizko azala eta sabelaldeko gantza kentzen dituen prozedura bat da. Gainera, muskuluen tonizitatea hobetzen du. Gehienetan, haurdunaldiarekin galdu ohi da, eta zaila da ariketarekin eta dietarekin hobetzea. Izan ere, hainbat haurdunaldi izan dituzten emakumeek pisu handia hartu eta galdu izan dute behin baino gehiagotan, eta, ondorioz, azalak elastikotasuna galtzen du.

Abdominoplastiarekin, sabel laua, irmoa eta gerri estua lor daitezke. Kasu batzuetan, prozedura horrekin batera, gorputz-siluetaren kirurgia eta bularra handitzeko ebakuntza egiten dira.

Lehenengo kontsulta

Lehenengo kontsultan, kirurgialari plastikoak zure osasun-egoera, sabelean metatutako gantza zenbateraino hedatuta dagoen eta azalaren tonua aztertuko ditu. Zure itxaropenak modu zintzoan eta argian azaldu behar dizkiozu kirurgialari plastikoari. Hala, dituzun aukera ezberdinak azalduko dizkizu, eta gorputz-silueta egokiena lortzeko prozedurarik hoberena erabakiko duzue elkarrekin.

Ebakuntza

Abdominoplastiak 2 eta 4 orduko iraupena du, gaixoaren gorputz-siluetaren arabera. Pubisaren goialdean ebaki bat egiten da, gero barruko arroparekin ezkutuan geratuko dena.

Kirurgiaren ostean

Lehenengo egunetan, sabela pixka bat handituta egoten da, eta gihar-minaren antzeko ondoeza nabari daiteke; baina analgesiarekin kontrolatzen da hori. Hasieran guztiz luzatu ezin baduzu ere, ahal duzun bezain pronto oinez ibiltzen hasi behar zara.

Suspertzea aste pare batetik hilabete pare batera luza daiteke; kirurgiaren aurretik zenuen egoera fisikoaren araberakoa izango da hori. Sabelaldeko muskulatura zenbat eta sendoagoa izan, are eta lehenago sendatuko zara.

Kirurgiaren osteko emaitzak bikainak dira, eta behin betikoak, dieta orekatua mantentzen baduzu eta ariketa egiten baduzu, betiere. Gehien eskatzen den kirurgietako bat da azken urteotan.


SECPREren (Espainiako Kirurgia Plastiko, Zuzentzaile eta Estetikoko Sozietatea) webgunean oinarritutako informazioa.

Ohiko galderak

Abdominoplastia bat egin dezaket pisua galtzeko?

Abdominoplastia ez da gehiegizko pisua edo gizentasuna tratatzeko metodo bat, gantz lokalizatua ezabatzeko eta azalaren irmotasuna berreskuratzeko metodoa baizik.

Non egingo didate abdominoplastia?

Gure ospitaleetako ebakuntza-gelan. Ebakuntza sekula ez da kontsultategian edo logelan egin behar, ez dituztelako ebakuntza segurtasunez egiteko beharrezkoak diren asepsia- eta hornikuntza-baldintzak betetzen. Policlínica Gipuzkoak ospitale-ingurune batean zaudela ziurtatuko dizun mediku-talde aditua du.

Nor da abdominoplastia baterako hautagai perfektua?

Abdominoplastiarako hautagai perfektuak dira sabelaldean dietarekin edo jarduerak fisikoarekin kentzeko zailak diren gantz metatua edo gehiegizko azala edukitzeagatik kezkatuta dauden gizon-emakumeak. Abdominoplastiak, halaber, adinekoen azalean galdutako elastikotasuna hobe dezake. Egoera hori gizentasun moderatuarekin ematen da maiz. Pisu asko galdu behar duten gaixoek kirurgia atzeratu behar dute, baita etorkizunean haurdun geratu nahi duten gaixoek ere.