“Min kronikoa baldintza ikusezina da, eta Gipuzkoako lau heldutik bati eragiten dio”

Min kronikoak Espainia osoko helduen %25,9ri eragiten dio, hau da, 9 milioi pertsonari baino gehiagori. Euskal Autonomia Erkidegoan kopuru hori antzekoa da, batez ere emakumeetan eta 65 urtetik gorako pertsonetan. Gipuzkoan, kasurik ohikoenak lunbalgia, migraina eta min neuropatikoa dira, eta eragin larria dute bizi-kalitatean, loan, egoera emozionalean eta laneko produktibitatean.

“Ez da beharrezkoa mina jasanezina bihurtu arte itxarotea Minaren Unitatera joateko”, adierazi du Juan Martínez doktoreak, Policlínica Gipuzkoako anestesiologoak. Azaldu duenez, “gure prozeduren %98,7a anbulatorioak dira, eta horrek aukera ematen dio pazienteari egun berean etxera itzultzeko eta hurrengo egunean bizitza normalari ekiteko”.

Lunbalgia da min kronikoaren kausa ohikoena Espainian, eta egoera horretan dauden pazienteen %58,1ari eragiten die. Ondoren migraina (%31,5a) eta min osteoartikularra daude. Patologia horiek sufrimendu fisikoa ez ezik, isolamendu soziala, antsietatea eta depresioa ere eragiten dituzte.

Policlínica Gipuzkoako Min Unitateko anestesiologoak azaldu duenez, gaur egun teknika aurreratuak ditugu, hala nola sakatutako irrati-frekuentzia, neuromodulazioa eta infiltrazio ekobidatuak, mina modu pertsonalizatuan eta eraginkorrean tratatzeko.

Policlínica Gipuzkoan min kronikoaren tratamenduan aditua den Juan Martinezen iritziz, “gaur egun psikologia, fisioterapia eta minaren maneiuan heztea barne hartzen dituen diziplina anitzeko ikuspegia sustatzen da, hala behar izanez gero”. “Tresna egokiekin mina kontrola dezakegu eta garunaren erantzuna birprogramatu eta bizi-kalitatea berreskuratu”, ondorioztatu du Juan Martinez anestesiologoak.


CO2 laser ginekologikoa, emakumeen patologia intimoak modu ez-inbaditzailean tratatzeko gakoa

Juan Céspedes eta Blanca Fernández Policlínica Gipuzkoako ginekologoek azpimarratu dutenez, teknika berritzaile honek aukera ematen du gernu-inkontinentzia, genitalen atrofia edo baginaren hiperlaxotasuna bezalako patologiak modu erraz eta anbulatorioan tratatzeko.


“Gazte biztanleriaren %30 ak lo egiteko arazoak ditu”

  • “Sare sozialen eta gailu digitalen gehiegizko erabileraren ondorioz, geroz eta gazte gehiago dira loezin arazoak dituztenak”.
  • 7 milioi pertsona dira loezin arazoak dituztenak eta 6 milioik farmakoak kontsumitzen dituzte lokartzeko estatu mailan.
  • OMS ek lo falta epidemia mundial berri bezela katalogatu du.

Dentsitometria DXA berria gehitu du Real Sociedadek jokalarien elikadura eta entrenamentuak zehazteko

Klubak Policlínica Gipuzkoarekin duen kolaborazio akordioa berritu du, emakumezko eta gizonezkoen lehen taldeko jokalariek DXA dentsitometria erabil dezaten lesioak ekiditeko

“Oso notizi ona da DXA bat edukitzea Policlínica Gipuzkoan, modu zehatzena bait da jokalari bakoitzaren gorputz konposizioa neurtzeko, entrenamentuak eta elikadura pertsonalagoa izateko eta bakoitzaren informazio gehiago edukitzeko” dio Virginia Santestebanek, Real Sociedadeko nutrizionistak.


133 pertsonak hartu dute parte Gipuzkoan mongoliar jatorriko herritarren hepatitisaren diagnostiko goiztiarrerako azterlan batean

Policlínica Gipuzkoak Mongoliatik etorritako eta Gipuzkoan bizi diren 133 pertsona hartu ditu asteburu honetan, hepatitisa goiz detektatzeko azterketa batean parte hartzera joan zirenak.

Azterketa odoleko test batean datza, ziztada topiko baten bidez egina, eta handik hogei minutura lortzen da lehen emaitza; populazio horretan gaixotasunaren diagnostiko eta tratamendu goiztiarra lortzea du helburu, Mongoliak munduko hepatitis biralaren prebalentzia handienetako bat erregistratzen baitu.


Goenagak koadro bat margotu eta eskaini die Policlinica Gipuzkoako profesionalei

Obra bere seme Telmok entregatu du eta Joseba Vidorretak, Euskadiko Quirónsaludeko lurralde-zuzendariak, jaso du. Policlínica Gipuzkoako osasun-profesionalak omentzeko sortutako pieza berezia da.

Juan Luís Goenaga pintore donostiarrak bere esker ona adierazi nahi izan dio Policlínica Gipuzkoari, eta eskerrak eman nahi dizkie profesionalek egiten duten lan handiagatik. Lana Telmo Goenaga semeak gaur goizean entregatu du, eta ospitale donostiarreko sarrerako horma nagusietako batean jarri dute, ospitalera sartzen diren pertsona guztiek ikus dezaten.