Ostegun honetan, Osasun Gela. Covid-ari buruz gaur egun dakiguna

Duela 9 hilabete pandemia deklaratu zuten mundu osoan, eta, data horietan, milioi bat pertsona baino gehiago hil dira birus horren ondorioz.
Baina, Covid-ari buruz gaur egun dakiguna. Zer testek funtzionatzen dute diagnostikatzeko eta nola eskura ditzakegu?

Larrialdi Zerbitzuko buruak, Iñaki Ayesa doktorea eta Idania de los Santos doktoreak, Policlínica Gipuzkoako Neumologia Zerbitzukoa, gaixotasunari buruz orain arte dakigun guztia azalduko digute ostegun honetan, 17, 19:00etan, Aquariumean. Zantzuak eta sintomak, eta nola egin den aurrera tratamenduan. Zer arreta-neurrik funtzionatzen duten eta nola saiatu behar dugun gaixotasuna prebenitzen. Era berean, Covid jasan ondoren zer tratamendu mota jaso ditzakegun azalduko dute.

Erreserbatu tokia Aquariumean 943 00 27 59 telefonora deituz A-O  9: 00etatik 13: 00etara edo emailez: comunicacion.gpk@quironsalud.es , zure izen-abizenak, NANa eta telefono-zenbakia adierazita.

Online ikusi nahi baduzu, eskaneatu kode hau eta parte hartu zure galderekin solasaldian Donostiako Aquariumeko Youtube kanalaren bidez:


Gainera, hurrengo egunean, Youtubeko Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud kanaletan aurkituko duzu.


Aitor Francesenari ebakuntza arrakastatsua egin diote Policlínica Gipuzkoan

Aitor Francesenari ebakuntza arrakastatsua egin diote Policlínica Gipuzkoan

Aitor Francesena surflari eta Basque Teameko enbaxadoreari belaun ebakuntza egin dio gaur goizean Adrian Cuellar doktoreak. Ebakuntza azkarra eta arrakastatsua izan da, eta pazientea oso pozik sentitu da.

Francesena, 8:00ak inguru sartu zen Policlínica Gipizkoako instalazioetara, eta bere sareetan 2020an borrokan jarraitzeko dituen gogoak partekatu zituen, koronabirusa gainditu ondoren. Eskertzen zuen, baita ere, Adrián Cuellar doktorearen esku egotea operazio honetarako. “Gallo”-k, eguerdian aterako da ospitaletik eta errehabilitazio prozesua hasiko du, olatuen gainean lehenbailehen ibili ahal izateko.


Policlínica Gipuzkoa-k zentru mediko gisa Realaren babesle ofiziala izaten jarraituko du 4 urterako

Biok zuten akordioa 10 urte egin duenean, Realak eta Policlínica Gipuzkoa-k beste 4 urterako sinatu dute.

Sartu eta ikusi Jokin Aperribayk, Realaren presidentea eta Joseba Vidorretak, Euskal Autonomia Erkidegoan Quiron Salud-eko lurralde-zuzendaria, klubaren egoitza den Reale Arenan sinatu duten gaurko akordioa.


Maribel Martinez, gernu inkontinentzian operatua izan zen pazientea: “doministiku egiterakoan pixa egingo ote nuenaren zalantzarekin egotea ezinezkoa zen”

Maribel Martinez, gernu inkontinentzian operatua izan zen pazientea, oso pozik dago, inbasio minimozko interbentzio baten bidez sare-kirurgikoa jarri eta 18 egun ondoren; “korrika egin dezaket, eztula egin dezaket, eta nire bilobarekin jolasten lurrean bueltaka egon naiteke tantarik galdu gabe”.


“Katarata atzeratu daiteke, baina ez saihestu; zahartzearen ondorio bat da”

  • Hauxe dio Héctor Fariñak, Gipuzkoako Poliklinikako oftalmologoa. “Adin handiagoetan, katarata da gehien tratatzen dugun patologia, eta kirurgia bidez kristalino opakua kenduz zuzendu daiteke”, dio.
  • Katarata da itsutasun itzulgarriaren eragile nagusia, eta “kontsultako bisiten %15 edo %20a okupatzen du” dio Fariñak.
  • Héctor Fariñak, kirurgia honen abantailak gogoratzen ditu, ikusmenaren egun mundiala dela eta.

Mila Berruete, Laborategiko Arduraduna: “azkartasuna, bere interpretazio erraza eta bere kostu baxua”, COVID-19aren antigenoen testa azkarrak dituen abantaila nagusiak dira

Test honek PCRrekin eta test serologikoekin dituen desberdintasun nagusiak, Mila Berruete Gipuzkoako Poliklinikako Laborategiko arduradunaren arabera, honako hauek dira: “PCRak eta detekzio antigenikoak birusa detektatzen duten proba diagnostikoak dira, eta test serologikoek antigorputzak detektatzen dituen proba epidemiologikoak dira”.

Testa, “ez da biztanleriaren baheketa masibo bat egiteko sortua izan”, adituak dioen bezala.

Mila Berrueteri egindako elkarrizketa osoa hemen:


Sabeleko gasak: zergatik sortzen dira eta nola trata ditzakegu?

Sabeleko gasek (edo meteorismoek) biztanleria osoaren % 20ri eragiten diote, eta normalean, ohikoagoak izaten dira emakumeen artean gizonen artean baino.

“Dieta aldatzeak funtzionatzen ez duenean, oso garrantzitsua da kausak ikertzea; izan ere, badira arazoa konpontzeko tratamenduak” azaldu du Juan Arenasek, Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko espezialistak.