Zola lodi eta malguko oinetakoak erabiltzea gomendatzen du Policlínica Gipuzkoako Oin Unitateak, zola fin eta gogorra baino hobe, oin-zolako faszitisa saihesteko
Policlínica Gipuzkoako Oin Unitateak eta Podoactivak bat egiten dute oin-zolako faszitisaren ondorioak prebenitzeko edo arintzeko gomendio batzuekin. Faszitis hori udan ohikoagoa da zola fineko oinetakoak erabiltzen direlako, eta euskarri gutxikoak.