Nos réalisations
Gure emaitzek gure esperientzia erakusten dutelako
Harro gaude gure emaitzez: urtero auditatu eta Espainiako Ugalkortasun Elkartearen (SEF) erregistroan jasotzen dira; erregistro hori haren webgunean kontsulta dezakezu. Erregistro horrek Osasun Ministerioaren Kalitate Sari Nazionala jaso du, eta Europako erregistroari laguntzen dio. Urte bakoitzaren amaieran, gure emaitzak SEFren erregistroari jakinarazten dizkiogu. Espainiako Ugalkortasun Elkarteak koordinatu eta ikuskatzen duen nahitaezko erregistro nazionala da.
Ospitale-ingurune seguru eta kalitatezkoan lan egiten dugu, xehetasun txikiena ere zaintzen den lekuan. Kalitate bikaina eta segurtasun osoa eskaintzen ditugu. Giza enbrioiak oso-oso delikatuak direnez, ingurumen-kalitatea funtsezkoa da. Gure laborategiak ebakuntza-eremu batean daude, garbitasun-maila oso handiko ingurunean. Obuluak ateratzeko eta enbrioiak transferitzeko prozeduretan, Gipuzkoako ospitale onenetako batek eskaintzen duen segurtasuna izango duzu.
Emaitza klinikoak, neurri handi batean, ugalketa-laborategiaren kalitatearen araberakoak dira. Punta-puntako ekipamendua eta segurtasun-sistema aurreratuak ditugu, zure gametoen edo enbrioien eta zure arteko trazabilitatea bermatzeko. Gure time-lapse inkubagailuei esker, zure enbrioiak berme handieneko baldintzetan garatuko dira; enbrioi-kultura guztietan erabiltzen ditugu.
Gure emaitza bikainak aurkezten dizkizugu, zentroen batez besteko nazionalarekin alderatuta:
Haurdunaldi-tasak
| IAC | IAD | FIV/ICSI, norberaren obuluak | FIV/ICSI, emaileen obuluak | DPI | |
| POLICLINICA GIPUZKOAKO UGALKETA LAGUNDUKO UNITATEA | 26,66% | 28,15% | 40 URTETIK BEHERA: 45% 40 URTETIK GORA: 40,42% | 53,82% | 53,33% |
| ESPAINIAKO ZENTROEN BATEZ BESTEKOA | 10,5% | 15% | 40 URTETIK BEHERA: 34-35% 40 URTETIK GORA: 24% | 45,15% | 51,56% |
Erregistro Nazionaletik lortutako datuak, Espainiako Ugalkortasun Elkarteak auditatuak (SEF).
