Pourquoi nous choisir

Garenagatik

Giza Ugalketako Unitate espezializatu eta kualifikazio handikoa gara. 33 urte baino gehiago daramatzagu elkarrekin lanean, eta kalitatea eta eraginkortasuna eskaintzen dizkizugu.

Zure egoera sakon aztertzen dugu. Lehenengo kontsultan behar duzun denbora hartzen dugu, zure aurrekariak eta egoera emozionala ondo ezagutu nahi baititugu.

Azterketa mediko sakona egin ondoren, ugalketa-biologiaren oinarriak ulertzen lagunduko dizugu, eskura dituzun tratamenduak, haien abantailak eta arriskuak eta zure kasuan izan dezaketen eraginkortasuna hobeto ezagutu ditzazun.

Zure askatasuna errespetatzen dugu. Aukera bakoitza elkarrekin aztertuko dugu —kostuak, arriskuak, eragozpenak, eraginkortasuna eta segurtasuna kontuan hartuta—, azken erabakia zurea baita.

Zure emozioei garrantzi handia ematen diegu. Lagundutako ugalketaren inguruko osagai emozionala hain da bizia, ezen talde bikaina izateko ezinbestekoa baita alderdi horretan ere zu zaintzen jakitea. Horregatik, gure psikologia-taldeak lagunduko dizu gure unitatean egiten duzun ibilbidean.

Gure konpromisoagatik eta eskuragarritasunagatik

Kontsultan eta ebakuntza-gelan artatzen zaitugu urteko 365 egunetan; horri esker, tratamenduak unerik egokienean egin daitezke. Gure Unitatean ez dugu tratamenduen datak aldatu behar izaten asteburuak edo jaiegunak saihesteko, eta ez dugu botikarik erabiltzen zure zikloa aldatzeko. Kontsultan bertan, tratamendu bakoitzaren lehen dosia nola eman erakutsiko dizugu, ondo egiten dakizula eta ezustekorik sortzen ez dela ziurtatzeko.

Zure bizitza pertsonaleko eta laneko konpromisoekin bateragarria den arreta eskaintzen saiatzen gara. Kontsultarako ordutegi zabala dugu, eta medikuekin zuzenean jar zaitezke harremanetan, edozein unetan.

Nahi adina aldiz eta behar duzunean jo dezakezu guregana, askatasun osoz. Kontsulta mediko gehienak doakoak dira.