“Korrikalari orok oinatzen azterketa biomekanikoa egin beharko luke lesioak prebenitzeko”
Javier Alfarok, Policlínica Gipuzkoako Oinaren Unitateko buruak, azaldu duenez, running-ean, non kirol keinua etengabe errepikatzen den, “oinazpian aldaketa txiki bat gertatuz gero, oinei ez ezik, belaunei, aldakei eta zutabeari ere eragiten dieten lesioak sor daitezke. Oinkadaren biomekanikak gorputz-egitura osoan eragiten duelako gertatzen da hori “.
