133 pertsonak hartu dute parte Gipuzkoan mongoliar jatorriko herritarren hepatitisaren diagnostiko goiztiarrerako azterlan batean

Policlínica Gipuzkoak Mongoliatik etorritako eta Gipuzkoan bizi diren 133 pertsona hartu ditu asteburu honetan, hepatitisa goiz detektatzeko azterketa batean parte hartzera joan zirenak.

Azterketa odoleko test batean datza, ziztada topiko baten bidez egina, eta handik hogei minutura lortzen da lehen emaitza; populazio horretan gaixotasunaren diagnostiko eta tratamendu goiztiarra lortzea du helburu, Mongoliak munduko hepatitis biralaren prebalentzia handienetako bat erregistratzen baitu.



María Buti doktorea eta Juan Arenas doktorea, zentroan, asteburu honetan azterlanean parte hartu duten profesionalekin eta Gipuzkoako Mongoliako komunitate-langile Naranbatar Battulgarekin batera.

Gipuzkoak Estatu osoko mongoliar jatorriko pertsonen kolonia handiena biltzen duenez, bereziki interesgarria izan da Policlínica Gipuzkoaren lankidetza zentro anitzeko ikerketa honetan, Madrilgo La Paz Ospitalearekin eta Bartzelonako Vall de Hebrón Ospitalearekin batera.

Gipuzkoan bizi diren 500 mongoliarretatik, Naranbatar Battulgak, bere elkarteko langile komunitarioak emandako datuen arabera, 140 pertsona gonbidatu ziren Policlínica Gipuzkoaren azterketa honetan parte hartzera. Horietatik 133 bertaratu ziren, eta 16 pertsonak eman dute positibo lehen test horretan. Haiei harrera egiteko eta probak egiteko prozesua gainbegiratzeko, Policlínika Gipuzkoan, Digestio Aparatuko zerbitzuburua, Juan Ignacio Arenas doktorea, eta Bartzelonatik etorria, María Buti doktorea, Barne Medikuntzako katedraduna eta Vall de Hebrón Ospitaleko hepatologoa, egon ziren. Buti doktorea aditua da hepatitis biralean, eta azken 35 urteetan gaixotasun hori ikasten aritu da. Hainbat elkarte profesionaletako kide aktiboa da. Estatu mailako eta nazioarteko B, C eta D hepatitisaren sendagai eta entsegu kliniko garrantzitsuenei buruzko azterketak gidatu ditu azken urteotan. Eta, gaur egun, Osasun Publikoko arduraduna da Gibela Aztertzeko Europako Elkartean.