Susana Gonzalez, psikologoa: “Akufenoak dituen pertsona batek bizi-kalitate ona izan dezake tratamendu psikologiko egokia jasotzen badu”

Bihar, larunbata, otsailak 20, Poliklinika Gipuzkoako ekitaldi-aretoan izango da  “Burmuineko biokimikaren eragina akufenoaren pertzepzioan” hitzaldia. 17:00etan izango da, mundu guztiari irekia. Espainian, 9 milioi pertsona daude akufenoekin , buruaren barruan entzuten diren txistu edo soinuekin alegia, eta zenbaitetan irtenbide medikorik ez dute. Hala ere, txistu edo soinu horiekin bizi daiteke gaian espezialista den terapeuta psikologiko baten laguntzari esker. Espainiako iparraldean, Susana González psikologoa da terapia honetako aditu bakarrenetakoa.