Policlínica Gipuzkoa-k zentru mediko gisa Realaren babesle ofiziala izaten jarraituko du 4 urterako

Biok zuten akordioa 10 urte egin duenean, Realak eta Policlínica Gipuzkoa-k beste 4 urterako sinatu dute.

Sartu eta ikusi Jokin Aperribayk, Realaren presidentea eta Joseba Vidorretak, Euskal Autonomia Erkidegoan Quiron Salud-eko lurralde-zuzendaria, klubaren egoitza den Reale Arenan sinatu duten gaurko akordioa.

Jokin Aperribayk, Realaren presidentea eta Joseba Vidorretak, Euskal Autonomia Erkidegoan Quiron Salud-eko lurralde-zuzendaria, klubaren egoitza den Reale Arenan sinatu dute gaur akordioa 2024ra arte batera lanean jarraitzeko.

Policlínica Gipuzkoa-k berriz ere klubaren babesle ofiziala izango da, centro mediku gisa, bion artean lortu duten akordioari esker. Gipuzkoan osasun pribatuan dekanoa dena, eta kirurgia aurreratuetan erreferentzia dena, Realaren jokalarientzat erreferentziazko zentrua da.

2010ean sinatu zuten akordioa oso pozgarria izan zen, eta froga bezala berriz ere luzatu dute. Zentru pribatuak, material medikoa eskainiko du eta futbol taldeak eskatuko dituen kontrol mediko guztiak jasoko ditu (analitikak, errekonozimentuak, etab).

Jokin Aperribay presidenteak Policlínica Gipuzkoa zoriondu zuen duela 45 urte ireki zituelako bere ateak, eta akordio honen garrantzia azpimarratu zuen, 10 urte bete dituena ere bai. Realaren presidenteak akordio honen garrantzia nabarmendu zuen: “Osasuna eta kirola oso lotuak daude eta horregatik, akordio hau klubaren estrukturaren garapenean eta gure kirolarien osasunarentzat oso garrantzitsua da”.

Joseba Vidorretak hurrengoa esan zuen: “Realarekin akordioak lortzea, erakusten ari den mailarekin, ardurarekin eta emaitza onekin, oso garrantzitsua eta onuragarria izango da guretzat. Oso iraulitak gaude pertsonen osasunarekin, bereziki kirolaren arloan. Gipuzkoan kirol arloan entidade garrantzitsuenarekin lotzea, edozeinentzat balio erantsi garrantzitsua da, herritarrentzat edo gizartearentzat adibidez, eta espero dut Realarentzat, eta bere jokalarientzat ere horrela izatea. Egun handia da gaurkoa”.

Akordio honen irismena Realeko futbol-talde guztiei dagokie, gizonezkoen zein emakumezkoen taldeei.Gaur egun, klub txuri-urdinak 11 futbol talde ditu, horietako 9 gizonezko eta 2 emakumezko, 275 jokalarirekin guztira.