POLICLINICA GIPUZKOA AITZINDARIA STENT “BIOXURGAGARRI” BERRIAREN EZARPENEAN

59 urteko donostiar bat, buxadura koronario larri bat zuena, Euskal Autonomia Erkidegoan gailu berriaren ezarpenaren lehenengo onuraduna izan da

– Sistema berria “Absorb” deitzen da, eta bere motako lehenengo hodi-gailu biobirxurgagarri farmakoaktiboa da.

 – Bi urtera, gutxi gorabehera, gorputzak xurgatzen du eta, horrela, arteria koronarioak bere funtzionaltasuna lortzen du, eta arteria, beti, metalezko produktu bat egotea saihesten da.

– Egokia da gaixo gazteentzat edo, ondoren, operazio bat izateko arrisku handi bat duena.

– Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den lehena da

– Poliklinikako Hemodinamika eta Bihotz Kirurgiako Zerbitzua, Osakidetzak kontzertatutakoa, erreferentzia bat da espezialitate horretan, eta, maiz, aitzindaria izan da bere lamen berritzailearen ondorioz.

 

Donostia-San Sebastián, 2012ko azaroaren 21a.– Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika eta Bihotz Kirurgiako Zerbitzuak, Mariano Larman eta Ignacio Gallo espezialistak buru dituenak, joan den ostegunean, azaroaren 15ean, lehenengo “Absorb” gailua ezarri zion bere koronarioetan buxadura larria zuen 59 urteko donostiar bati. “Absorb”-aren, produktuaren merkataritza-izena, berezitasun handiena, hodi-gailu biobirxurgagarri farmakoaktibo bat dela da. Horrek esan nahi du buxatutako bihotz-hodi bat irekitzeko diseinatuta dagoela, orain arten, stent metalikoarekin egiten zen bezala, baina hori ez bezala, “Absorb” berria, gutxi gorabehera bi urtera, disolbatzen da, eta arteria koronarioari bere funtzionaltasuna berreskuratzeko aukera ematen dio. Modu horretan, metalezko stent bat hodian mantentzea saihesten da, eta, aldi berean, hodiak funtzio eta mugimendu naturalagoak izatea lortzen da, epe luzean horrek dituen abantailekin.

“Konponbide berri horrekin -Mariano Larman, hemodinamilariaren eta Ignacio Gallo, bihotzeko kirurgialariaren iritziz-, ohiko stentek dituzten arazoak minimizatzen dira, denborarekin, organismotik erabat desagertzen direlako”. “Hau da, -zehazten dute-, arteriaren horma konpontzen dute, stentek egiten duten bezala, baina hormari eusteko duten funtzioa bete dutenean, organismoak xurgatu edo hondatzen ditu”.

Gipuzkoako Poliklinikan, Osakidetzarekin kontzertatutako Hemodinamikako Zerbitzuak, urtero, 1.000 stent koronario inguru ezartzen ditu.


Abantailak

Bi espezialista horien aburuz, “Absorb” gailua gorputzean mugatutako denbora batez egoteak stentak dituen tronbosiko konplikazioak murriztu ditzake, gaixoak antieransketa bikoitzarekin medikatu behar den denbora laburtu dezake, eta horrekin, arrazoi horregatik sortutako albo ondorioak izateko aukera ere murrizten du. Beste aldetik, arteriatik gailua desagertzen denez, xurgatzen delako, zuhaitz koronarioaren  gaineko irudien kalitatea hobetzen du, etorkizuneko azterketetarako; kaltetutako arteria horien gaineko etorkizuneko ebakuntzak egitea errazten du, arteriak metalezko objekturik ez duelako izango. Azkenik, gailu berriarekin lortzen da arteriak bere malgutasuna eta tonu normala berreskuratzea lortzen da. Horrek bere funtzionamendua errazten du, eta berriz gaixotzeko aukera minimizatzen du.


Gaixoen profila

Bi espezialisten hitzetan, une hauetan, “Absorb” gailu bat ezartzeko gaixo egokienak gazteak dira, bizitza aktibo bat dutenak, eta hori beren lehenengo birbaskularizatze prozesua izan behar denean, ” etorkizunean, erresonantzia edo eskanerrarekin egin beharreko irudi-prozedurak errazten dituela, eta birrebakuntzak ere errazten dituelako, bai anginoplastiaren zein kirurgiaren bidez egindakoak”.

“Era berean, -gehitu dute- berriz ebakuntzak izateko arrisku handia duten gaixoentzat eta metalei alergia dieten gaixoentzat egokia da”.


Gaixotasunaren arrazoiak

Mariano Larman hemodinamilariak esan duenez, “gaixotasun koronarioa, munduan, lehenengo heriotza-arrazoia da, eta arteria koronarioen gaixotasunaren arrazoi ohikoena ateroesklerosia da, ateroma-plaken eraketak sortutakoa. Horiek kolesterolaren eta beste gantz-osagaien, kaltzioren eta fibrinaren- odolaren koagulazioaren alde egiten duen sustantzia- pilaketak dira”. “Plaka horiek -adierazi du-, arteria koronarioen argiaren estutze bat sortzen dute, eta odola bihotzaren eremura modu egokian iristea galarazten duenez, kardiopatia iskemikoaren sintomak sortzen ditu, hala nola, bularreko angina edo miokardioko bihotzekoa”.

“Arteriek buxadura larriak dituztenean, une horretan, -baieztatu du Mariano Larmanek- gailu horiek ezarpena egokia da, eragindako eremuan zirkulazio koronarioa berrezartzeko”. “Horretarako, angioplastia koronario bat egiten dugu; lehen, horretan metalezko “stent” bat ezartzen genuen eta, etorkizunean, gailu birxurgagarri berriak aukeratu ahalko ditu”, amaitu du.

Bihotz-kirurgialaria den Ignacio Galloren ustez, “hau aurrerapen handia da bihotzaren munduan, bere egunean, angioplastia, stenta edo balbula perkutaneoa izan ziren moduan; bereziki, bihotzeko kirurgiarako, metalezko stentek ezartze diren hodia kaltetzen duen egitura zurrun bat dutelako eta, batzuetan, estututa ez dauden hodiaren beste adar batzuk buxatzen dituztelako; gainera, organismoa betiko gelditzen dira, eta kontuan izan behar dugu objektu arrotz bat dela, kirurgialariak ondoko kirurgia bat behar bada aurkituko duena”.

Poliklinikako Hemodinamika eta Bihotz Kirurgiako Zerbitzua aitzindaria izan zen ere balbula perkutaneoen ezarpenean. Horrela izanik, Espainian ebakuntza horretarako homologazioa duen ospitale gutxietako bat da, eta jarduera-bolumen handiena duena.


 “Absorb” gailuaren ezaugarriak

Azido polilaktikoz (PLA) eginda dago, inplante medikoetan erabili ohi den materialaz, jostura xurgagarrietan eta horrelakoetan erabiltzen den horretaz. “Absorb”ek  buxatutako hodia irekitzen du, bihotzaren odol-jarioa berrezartzeko. Sistemak, mailazko hodi baten antza duenak, euskarri bat eskaintzen du arteriak endotelizatzen duen arte, eta irekita mantendu daiteke laguntzarik gabe, eta ondoren, gutxika- gutxika, disolbatzen da eta, bi urtera, desagertzen da. Betiko metalezko stent bat geratzen ez denean, hodiaren funtzioak modu naturalean berrezartzen dira, eta ezaugarri horrek, beste hainbaten artean, gailu hori gaixoentzat berrikuntza garrantzitsu bat izatea egiten dute, gaixotasun koronarioaren tratamenduan.

2011ko urtarrilean, Abbottek aditzera eman zuen “Absorb”ek CE marka jaso zuela gaixotasun koronarioaren tratamendurako, eta Europan eta beste herrialdeetan saltzeko baimena zuela, zehazki, marka hori aitortzen duten herrialdeetan. Espainian, jada, 150 gailu inguru ezarri dira.





Policlinica Gipuzkoaren zerbitzuen katalogo berria

Gipuzkoako Poliklinikaren zerbitzu guztien katalogo eguneratua aurkeztu nahi du. Ezagutu lehen eskutik gure pazienteen eskueran jartzen dugun goi-mailako osasun integralaren kontzeptua. Ezagutu Gipuzkoako Poliklinikaren osasun pribatu integralaren kontzeptua, medikuntza- eta kirurgia-espezialitate eta -arloak, zerbitzu zentralak eta kanpo-kontsultak, irudi bidezko diagnostikoa, egungo instalazioetako azken belaunaldiko teknologia eta etorkizuneko proiektu berriak, baita gure klinikaren etengabeko apustua eta konpromisoa medikuntza-arloko berrikuntza, garapen eta ikerketarekin ere.

Gure katalogoa deskargatzeko, sakatu ondorengo loturan.