Maribel Martinez, gernu inkontinentzian operatua izan zen pazientea: “doministiku egiterakoan pixa egingo ote nuenaren zalantzarekin egotea ezinezkoa zen”

Maribel Martinez, gernu inkontinentzian operatua izan zen pazientea, oso pozik dago, inbasio minimozko interbentzio baten bidez sare-kirurgikoa jarri eta 18 egun ondoren; “korrika egin dezaket, eztula egin dezaket, eta nire bilobarekin jolasten lurrean bueltaka egon naiteke tantarik galdu gabe”.

“Oso arraroa izango litzateke pazienteari bigarren interbentzio bat egin behar izatea emaitza txarrengatik, oso kasu gutxitan gertatzen dira horrelakoak”

Josean Rodríguezek, Policlínica Gipuzkoan urologoa.

“15 edo 20 urte neramatzan efortzu gernu inkontinentziarekin, eta gernu galerak nituen korrika egiterakoan, eztula egiterakoan edota dominustiku egiterakoan”. Hala hasi zen Maribel Martínezen testigantza. 70 urteko pazientea, inbasio minimoa duen interbentzio bat eginez operatu zuten Policlínica Gipuzkoan. “Zirugia honen abantailak, minaren murrizketa, estantzia motzagoa ospitalean, eta post-operazio arazo gutxiago edukitzea dira”, dio Josean Rodríguez urologoak.

OMCk dioenez, gernu-inkontinentzia Espainian 6,5 milioi personari eragiten dion arazoa da, eta %25-45-a 20 urtetik gorako emakumezkoetan ematen da, “baina gizonezkoetan ere ematen den arazoa da, baina askok isilean pairatzen dute. Horregatik garrantzitsua da haiek ere tratamendu erraz baten bidez arazoa konpondu daitekela jakitea, emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat ere, medikamentuekin edo baita interbetzio kirugikoekin medikamentuak nahikoak ez direnean, pazientearen bizitza hobetzeko” dio Josean Rodríguez gipuzkoar urologoak.

Inkontinentzia hauek gernu-galera moduan ematen dira, horregatik pazienteak konpresak, babesleak edota pixoihalak eramatera iritsi daitezke. “Hau dena gaur egun saihestu daiteke” dio Josean Rodríguezek, Policlínica Gipuzkoan gernu-galeraren tratamenduetan espezialista den urologoa. “Zein inkontinentzia mota den bereiztea oso garrantzitsua da tratamendua zein izango den erabakitzeko: Larria bada, farmakoak erabiliko dira gehienetan, eta tratamendu mediko bat, maskuriko muskuluaren gehiegizko jardueraren ondorioz aplikatuko da gehienetan. Hala ere, inkontinentzia esfortzuak edo gorputz aktibitatea egiteagatik gertatzen badira, gernu-galera moduan, esfinter-arazo batengatik ematen den inkontinentzia izango litzateke, eta hau tratamendu kirurgikoaren bidez konpontzen da”, dio.

Gaur egun, Josean Rodríguezek dioenez, “esekidura uretraleko sareei edo ehunei esker, kirurgiaren zailtasuna asko murriztu da, eta kirurgia ambulatorio txiki batekin egin daiteke, edo egun bakarreko ingresu batekin pazientearen erosotasunerako”. Emakumezkoen kasuan, “kirurgia minimo bat behar da bakarrik, inzisio baginal bakarrarekin eta bi inglinale minimoekin, errekuperazioa azkarragoa eta errazagoa izan dadin. Oso arraroa izango litzateke pazienteak bueltatu behar izatea bigarren sare bat jartzeko. Kasu isolatu bat izango litzateke”, dio bukatzeko. Gizonezkoentzat ere teknika oso seguruak daudela azpimarratu du baita ere.