Manu del Moral recoge su máscara protectora para la cara

Manu del Moral jokalariak bere aurpegi-babesa jaso du

Eibar Kirol Elkarteko Manu del Moral jokalaria otsailaren 2an operatu zuten ezkerreko zigoma-arkuaren haustura batengatik (aurpegiko hezur malarra), eta Poliklinika Gipuzkoak gaur jaso du Gipuzkoako osasun- zentroaren Podoactiva Unitateak harentzako diseinatu eta fabrikatu duen aurpegi-babesa.

Poliklinika Gipuzkoaren Podoactivako Oinaren Unitateko zuzendariak, Javier Alfaro jaunak, pasadan astean jokalariaren aurpegia eskaneatu zuen, aurpegi-babes pertsonalizatu bat egin ahal izateko.

Podoactivak lehenago ere egin ditu horrelako aurpegi-babesak Atletico Madrileko Jesús Gámez jokalariarentzat edo Godin, Mario Mandzukic edo Paul Davis jokalarientzat.Horretarako, Podoactivako taldeak 3D eskanerra erabiltzen du, eta Microsoften Kinect teknologian oinarritutako berezko garapena ere bai.Gero, babesak edukiko duen geometria diseinatzen eta kalkulatzen da haren ingeniaritza-sailean, inpakturik egonez gero babestu beharreko zona aseguratuta geratzeko eta aurpegi-babesa jokalariari ezin hobeki egokitzeko, haren ikusgaitasuna oztopatu eta murriztu gabe.

Iraganean Podoactivak babes horien garapenarekin lortutako esperientziak erakusten digu pieza futbolariaren aurpegiari guztiz egokitzen zaiola, eta babesaren egokitze-denbora ahalik eta gehien murrizten duela.

Bere egokitzapenerako, Podoactivak gama altuko 3D inprimaketa bidez fabrikatzen du aurpegi-babesa (FMD prozesua: Fused Deposition Modeling), ULTEM9085 erabiliz. Material hori orokorrean industria aeronautikoan erabiltzen da, zorrotzenetako bat baita materialei dagokienez; halaber, iraunkortasun eta arintasun izugarriak ematen dizkio aurpegi-babesari, eta 60 gramo pisatzen ditu.

Manu del Moral futbolariaren aurpegi-babesa haren gustura pertsonalizatuta dago, eta Eibar Kirol Elkartearen ezkutua eta 20 zenbakia inprimatuta dauzka.

Podoactiva aurpegi-babes pertsonalizatuak diseinatzen eta fabrikatzen erreferentzia bat da Europan, eta aitzindaria da mota horretako teknologiak aplikatzen eliteko kirolarientzat puntako aurpegi-babesak egiteko.

http://youtu.be/GHVlWN5xjxY


Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014