Goenagak koadro bat margotu eta eskaini die Policlinica Gipuzkoako profesionalei

Obra bere seme Telmok entregatu du eta Joseba Vidorretak, Euskadiko Quirónsaludeko lurralde-zuzendariak, jaso du. Policlínica Gipuzkoako osasun-profesionalak omentzeko sortutako pieza berezia da.

Juan Luís Goenaga pintore donostiarrak bere esker ona adierazi nahi izan dio Policlínica Gipuzkoari, eta eskerrak eman nahi dizkie profesionalek egiten duten lan handiagatik. Lana Telmo Goenaga semeak gaur goizean entregatu du, eta ospitale donostiarreko sarrerako horma nagusietako batean jarri dute, ospitalera sartzen diren pertsona guztiek ikus dezaten.

Telmo Goenaga (esk.), Juan Luis Goenaga margolariaren semea, eta Joseba Vidorreta (ezk.), Euskadiko Quirónsaludeko lurralde-zuzendaria, pintore donostiarrak Policlínica Gipuzkoarako sortu duen koadroaren aurrean, eskerrak emateko

Telmo Goenagari Joseba Vidorretak, Euskadiko Quirónsaludeko lurralde-zuzendariak, egin dio harrera eta eskerrak eman dizkio Policlínica Gipuzkoako eta Quirónsaludeko profesional guztien izenean.

Oscar Paul, Quirónsalud Gipuzkoako zuzendari kudeatzailea

Telmo Goenaga eta Sonia Roussel, Quirónsalud Gipuzkoako zuzendari medikoa

Telmo Goenaga eta Amaia Azkue, Poliklinika Gipuzkoako Erizaintzako zuzendaria

Ekitaldian, Gipuzkoako Quirónsaludeko zuzendaria, Óscal Paúl; Quirónsaludeko Gipuzkoako Zuzendari Medikoa, Sonia Roussel; eta Gipuzkoako Quirónsaludeko Erizain Zuzendaria, Amaia Azkue, ere egon dira.

Goenagak zentroa eta osasun-langile taldea omendu nahi izan ditu pinturaren bidez. Margolariak Policlínika Gipuzkoarekiko sentitzen duen afektuaren adibide da lan hau dohaintzan eman izana, eta 1975etik gipuzkoarren osasunaren defentsan bertako profesionalek egiten duten lanaren errekonozimendua da.

Obra sarrera nagusian jarri dute. Oihal gaineko olio-pintura da eta 162cm x 130cm neurtzen ditu. Koadroan margolari donostiarraren estilo bereizgarria ikus daiteke eta, bere azken lanetan bezala, argitasuna eta karga materiko handiko espresionismo abstraktua nabarmendu nahi izan ditu. Oraingoz, obrak ez du izenbururik, artistari obrak jalkitzen uztea gustatzen baitzaio eta denbora pasatzean jartzen baitie izenburua.

Juan Luís Goenagaren hitzetan, obraren edukia eta kokapena (sarrera nagusia) kontuan hartuta: “Policlínica Gipuzkoara datozen paziente eta senideentzako pizkarri izatea gustatuko litzaidake”.

Juan Luís Goenagak 250 erakusketa baino gehiago egin ditu, bakarka zein taldean, eta bere obrak museoetan, galeria pribatuetan eta estatuko eta nazioarteko erakundeetan daude. Bere azken proiektu artistikoak aipatzerako orduan, Woody Allenen Rifkin’s Festival filmean parte hartu zuela aipatu behar da; izan ere, zuzendariak Goenagaren 100 mihise baino gehiago erabili zituen pelikulako eszenak erreproduzitzeko.

Eskerrik asko Juan Luis Goenaga!