
“Kirurgia robotikoak emaitza bikainak eskaintzen ditu prostatako, giltzurruneko, maskuriko eta zoru pelbikoko minbiziaren kirurgiarako”
“Gaur egun, prostatako minbizi kasu gehienak kirurgia robotikoarekin tratatzen dira. Sendatzea ez ezik, pazientearen bizi-kalitatean zuzenean eragiten duten funtzio garrantzitsuak zaintzea ere bilatzen dugulako da hori”, azaldu du Gregorio Garmendia Policlínica Gipuzkoako urologoak.