Policlinica Gipuzkoaren zerbitzuen katalogo berria

Gipuzkoako Poliklinikaren zerbitzu guztien katalogo eguneratua aurkeztu nahi du. Ezagutu lehen eskutik gure pazienteen eskueran jartzen dugun goi-mailako osasun integralaren kontzeptua. Ezagutu Gipuzkoako Poliklinikaren osasun pribatu integralaren kontzeptua, medikuntza- eta kirurgia-espezialitate eta -arloak, zerbitzu zentralak eta kanpo-kontsultak, irudi bidezko diagnostikoa, egungo instalazioetako azken belaunaldiko teknologia eta etorkizuneko proiektu berriak, baita gure klinikaren etengabeko apustua eta konpromisoa medikuntza-arloko berrikuntza, garapen eta ikerketarekin ere.

Gure katalogoa deskargatzeko, sakatu ondorengo loturan.


Kardiologia eta Bihotz Hodien Kirurgiaren Erizaintzako IV. Ikastaroa Miramongo Auditorioan

Euskal Herriko eta Estatuko hainbat lurraldetatik etorritako profesionalek Gipuzkoako Poliklinikako, Donostiako Ospitale Konplexuko eta Bartzelonako Ospitale Klinikoko erreferentziako hizlariekin parte hartuko dute prestakuntza eta esperientzia-elkartrukeko bi jardunalditan. Martxoaren 15 eta 16an "Kardiologia eta Bihotz Hodien Kirurgiaren Erizaintzako IV. Ikastaroa" egingo da Gipuzkoako Poliklinikak antolatuta.

Ikastaro horretan, kardiologia edota bihotz-hodien kirurgiako pazienteen arreta, tratamendu eta zainketei lotutako gaiak landuko dituzte eta, era berean, espezialitate horietako azken aurrerapenen eta teknologien berri emango dute.

Ikastaroaren iraupena bi egun osorik izango da eta ospitale publikoetan zein pribatuetan espezialitate-arlo horietan diharduten EUDei eta langile teknikoei zuzenduta dago.

Bi jardunaldi horietan, Gipuzkoako Poliklinikako espezialistak, beste zentro batzuetako profesional batzuekin batera (hala nola, Donostiako Ospitalekoak edo Bartzelonako O. Klinikokoak), eta Espainiako Estatuko lurraldeko 150 bertaratutakoak Bihotzaren Arloak izandako azken aurrerapenei buruz arituko dira; izan ere, Gipuzkoako Poliklinika erreferente bat da Hemodinamika eta Bihotz Kirurgiaren espezialitateetan.

Ikastaroak 20 ponentzia izango ditu, baita komunikazio libreen saio bat ere. Profesional interesatu guztiek eman dezakete izena.

Prestakuntza-ikastaro honek (hurrenez hurren egindako laugarrena) Gipuzkoako Poliklinikak Kardiologia zein Bihotzeko Kirurgiaren ikerketan zein dibulgazioan daukan posizioa areago sendotzen du, nola medikuen aldetik hala erizaintzako langileenaren aldetik.

Ikastaro horren zuzendaritza: Ernesto Greco Bihotz Hodien zirujauak, Elena Galardi ZIUko gainbegiraleak eta Arantxa Lekue prestakuntza-arduradunak jardunaldi horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztete profesional guztiak.


Unai Osa txirrindularia larrialdietan hartu dute

Gipuzkoako Poliklinikako Larrialdietako Zerbitzuen koordinatzaile Iñaki Pujol Azkue doktoreak emandako parte medikoa. Unai Osa txirrindulariari arreta eman diogu gaur goizez Gipuzkoako Poliklinikaren larrialdietako zerbitzuan, Zarautzen entrenatzen ari zela izandako erorikoaren ondorioz.

Unai Osa Gipuzkoako Poliklinikaren larrialdietako zerbitzura bertaratu da gaur asteartean, abenduak 5, 11:00etan. Zerbitzu horretako medikuek balorazioa eta hainbat proba egin ondoren, kanpoko eskuin lepauztaiaren 1/3ren haustura-lesioak diagnostikatu dizkiote.

Une hauetan Gipuzkoako Poliklinikan dago ospitaleratuta, behin betiko tratamendua zein izango den erabaki bitartean.


ACB Ligan Gipuzkoa Basket babestu

Gipuzkoa Basketi emandako babes-kontratua berritu dugu. Jose Manuel Franco, Gipuzkoako Poliklinikaren Zuzendari Nagusiak; Roque Ascoz, Gipuzkoako Poliklinikaren presidenteak; eta Miguel Santos, San Sebastian Gipuzkoa Basketen presidenteak, oraindik orain, Gipuzkoako Poliklinikak San Sebastian Gipuzkoa Basket babesteko akordioa sinatu dute berriz 2006-2007 denboraldirako.

Gipuzkoako Poliklinikak taldea babestu du azken hiru denboraldietan eta, berriz ere, bere babesa erakutsi dio Gipuzkoa Basketi, ACB Ligan hasi den honetan.


Gipuzkoa Basketen babes-kontratua berritu

Gipuzkoako Poliklinikak hirugarren urtez segidan berritu dio babesa Gipuzkoa Basket Donostiako saskibaloi-taldeari. Jose Manuel Franco, Gipuzkoako Poliklinikaren Zuzendari Nagusiak; Roque Ascoz, Gipuzkoako Poliklinikaren presidenteak; eta Miguel Santos, San Sebastian Gipuzkoa Basketen presidenteak, oraindik orain, Gipuzkoako Poliklinikak San Sebastian Gipuzkoa Basket babesteko akordioa sinatu dute berriz 2006-2007 denboraldirako.

Gipuzkoako Poliklinikak taldea babestu du azken hiru denboraldietan eta, berriz ere, bere babesa erakutsi dio Gipuzkoa Basketi, ACB Ligan hasi den honetan.