Aitor Francesenari ebakuntza arrakastatsua egin diote Policlínica Gipuzkoan

Aitor Francesenari ebakuntza arrakastatsua egin diote Policlínica Gipuzkoan

Aitor Francesena surflari eta Basque Teameko enbaxadoreari belaun ebakuntza egin dio gaur goizean Adrian Cuellar doktoreak. Ebakuntza azkarra eta arrakastatsua izan da, eta pazientea oso pozik sentitu da.

Francesena, 8:00ak inguru sartu zen Policlínica Gipizkoako instalazioetara, eta bere sareetan 2020an borrokan jarraitzeko dituen gogoak partekatu zituen, koronabirusa gainditu ondoren. Eskertzen zuen, baita ere, Adrián Cuellar doktorearen esku egotea operazio honetarako. “Gallo”-k, eguerdian aterako da ospitaletik eta errehabilitazio prozesua hasiko du, olatuen gainean lehenbailehen ibili ahal izateko.