Eva Blázquez, Endokrinologiako zerbitzuburua: “Obesitatea ez da borondate-kontua, tratamendu medikoa, psikologikoa eta nutrizionala eskatzen duen gaixotasun kronikoa baizik” 

“Obesitatearen aurkako farmako berriek %23tik gorako pisu-galera ahalbidetzen dute, eta horrek iraultza handia ekarri du tratamenduan”, dio Blázquezek.

 “Obesitatea ez da borondate-kontua, tratamendu mediko, psikologiko eta nutrizionala behar duen gaixotasun kronikoa baizik”, dio Eva Blázquez endokrinologoak, Policlínica Gipuzkoako Obesitatearen Unitate Integraleko eta Endokrinologia zerbitzuko buruak, Euskal Autonomia Erkidegoan obesitatearen ondorioz erregistratzen diren datu garrantzitsuak ikusita, osasun publikoaren erronka nagusietako bat bihurtu baita.

Nutrizioaren eta Obesitatearen Azterketaren Behatokiak argitaratutako azken datuen arabera, Euskadiko helduen %46,4ak gehiegizko pisua du, eta talde horren barruan, %16ak obesitatea du. Gipuzkoan, joera hori mantendu egin da, batez ere adin ertaineko pertsonengan eta hiri-inguruneetan.

Policlínica Gipuzkoako Endokrinologiako zerbitzuburuak ohartarazi du hamar pertsonatik bik obesitatea dutela gaur egun, eta 2035 urterako zifra hori hamarretik hirura igotzea aurreikusten dela. 

Gainera, Eva Blázquezek nabarmendu du obesitateak osasun fisikoari ez ezik emozionalari ere eragiten diola, frustrazioa, antsietatea eta isolamendu soziala sortuz.

“Obesitatearen aurkako farmako berriek %23tik gorako pisu-galera ahalbidetzen dute, eta horrek iraultza handia ekarrik du tratamenduan”, gehitu du Blázquezek. Policlínica Gipuzkoan diziplina anitzeko ikuspegi bat sustatzen da: nutrizio pertsonalizatua, ariketa fisiko egokitua, laguntza psikologikoa eta, kasu egokietan, kirurgia bariatrikoa. Zentzu horretan, José Luis Elósegui zirujauak honako hau azpimarratu du: “kirurgia ez da irtenbide magikoa. Pazienteak modu osasungarrian elikatzen ikasi behar du, eta ariketa fisikoari eutsi, emaitzak finkatzeko”.

Obesitateak hainbat gaixotasun larri ekartzen ditu, hala nola 2 motako diabetesa, hipertentsioa, loaren apnea, artrosia eta gaixotasun kardiobaskularrak. Gainera, haurtzaroan eta nerabezaroan, arazoa larriagotu egiten da: hamar adingabetik batek obesitatea du, eta heren batek gehiegizko pisua, Espainia mailako datuen arabera.