Sabeleko gasak: zergatik sortzen dira eta nola trata ditzakegu?

Sabeleko gasek (edo meteorismoek) biztanleria osoaren % 20ri eragiten diote, eta normalean, ohikoagoak izaten dira emakumeen artean gizonen artean baino.

“Dieta aldatzeak funtzionatzen ez duenean, oso garrantzitsua da kausak ikertzea; izan ere, badira arazoa konpontzeko tratamenduak” azaldu du Juan Arenasek, Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko espezialistak.

Sabelean airea metatzea gure egunerokoa zaildu dezakeen gaitz bat da. Digestio-aparatuko patologia ohikoenetakoa da: biztanleria osoaren % 20ri eragiten dio, eta normalean, ohikoagoa izaten da emakumeen artean gizonen artean baino.

Medikuntzan, meteorismo terminoarekin ezagutzen da patologia hori. “Meteorismoa da hesteetan gasa metatzea, eta eskuarki, kontu fisiologiko bat izaten da. Bi mota desberdindu ditzakegu: aerofagia, airea irensten dugunean (janariarekin, listuarekin edo txiklea murtxikatzean), eta flatulentzia, gasa uzkitik kanporatzen denean” gaineratu du Juan Ignacio Arenasek, Políclinica Gipuzkoako Digestio Aparatuko Unitateko espezialistak.

Arazo gogaikarria da, eta abdomeneko hantura edo mina ere sor dezake, baina ez du larria izatera iritsi beharrik. Juan Arenas doktorearen hitzetan, “Meteorismoak ez du zertan mingarria izan, berez. Baina arazoak eman ditzake gas-metaketa gehiegizkoa denean edo hesteetako mukosan hipersentsibilitatea dagoenean”. Horregatik, ezinbestekoa da zergatik sortzen diren eta horiek murrizteko zer ohitura hobetu behar diren jakitea.

“Oso garrantzitsua da gas-metaketaren kausa identifikatzea. Fisiologikoa bada, elikadura-ohiturak aldatzea nahikoa izaten da, badaudelako elikagai batzuk besteak baino gas gehiago sortzen dituztenak. Horrekin batera, ziurtatu behar dugu ez dugula elikadura-intolerantziarik” azaldu du espezialistak.

Baina badago kontuan hartu beharreko beste faktore bat: hesteetako flora. Izan ere, floraren erregulazioaren arabera gas kopuru handiagoa edo txikiagoa metatuko dugu. “Dieta aldatzeak funtzionatzen ez duenean, oso garrantzitsua da kausak ikertzea, badaudelako arazoa konpontzeko tratamenduak” ondorioztatu du Juan Arenasek, Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko espezialistak.

Quirónsaludi buruz

Quirónsalud ospitale-taldea liderra da Espainian, eta bere enpresa nagusiarekin, Fresenius-Heliusekin batera, baita Europan ere. Guztira 40.000 profesional baino gehiago ditu, 125 osasun-zentrotan baino gehiagotan; horien artean 50 ospitale daude, eta 7.000 ospitale-ohe eskaintzen dituzte gutxi gorabehera. Teknologia aurreratuena du, eta espezializazio eta nazioarteko entzute handiko profesional talde bikaina. Besteak beste, zentro hauek ditu Quirónsaludek: Hospital Universitario Fundación Jiménez Díaz, Centro Médico Teknon, Ruber Internacional, Hospital Universitario Quirónsalud Madrid, Hospital Quirónsalud Barcelona, Hospital Universitario Dexeus, Policlínica Gipuzkoa, Hospital Universitari General de Catalunya, Hospital Quirónsalud Sagrado Corazón, etab.

Taldea irakaskuntza eta ikerketa mediko-zientifikoa sustatzeko lanean aritzen da: bere ospitaletatik zortzi unibertsitate-ospitaleak dira, eta Ikerketa Sanitarioko FJD Institutua hartzen du barnean; hau da, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Idazkaritzak ziurtatutako ikerketa-zentro pribatu bakarra.

Era berean, bere asistentzia-zerbitzua zeharkako unitate eta sareetan antolatuta dago. Hori horrela, zentroetan metatutako esperientzia optimizatu daiteke, eta ikerketaren emaitzak klinikaren arloan aplikatu. Egun, Quirónsalud 1.600 ikerketa-proiektu baino gehiago ari da garatzen Espainia osoan, eta taldeko zentro askok puntako lana egiten dute alor horretan, hainbat espezialitatetan aitzindari izanik: besteak beste, onkologia, kardiologia, endokrinologia, ginekologia eta neurologian.