Quirónsalud eta Orioko Arraun Klub Olinpikoa elkarrekin egingo dute arraun berriz ere datorren denboraldian

· Oso pozik agertu dira bi erakundeak, gutxienez, datorren denboraldiko akordio honi esker

Gaur goizean, Policlínica Gipuzkoako instalazioetan bisita aparta izan dute. Orioko traineru horia goizeko 9ak baino lehentxeago iritsi da Gipuzkoako erreferentziako ospitale pribatuko sarrera nagusira, osasun-langileei omenaldia egiteko eta Gipuzkoako Quirónsalud taldearen eta Orio Arraun Olinpikoko Klubaren arteko akordio berria ospatzeko.

Akordio berria ixteko, Isidoro Beltrán de Heredia Quirónsalud taldeko Euskadiko zuzendari komertzialak eta Iosu Esnaola Orioko kirol taldeko presidenteak sinadurak ezarri dituzte batera.

Iosu Esnaola oriotarraren presidentearentzat, Quirónsalud-ren babesa eta euskarria edukitzea “ohore eta pazer bat” suposatzen dute. Urtetik urtera, arrauna abiadura handian ari da garatzen eta ezinbestestekoa zaie Quirónsaludek eskaintzen dieten zerbitzu kualifikatuak eta profesionalak. “Behar izan dugun guztietan, ondoan eduki ditugu eta etxean bezala sentitu gara. Eskerrik asko guztiagatik, eta akordio hau etorkizun handi baten hasiera izatea espero dugu”, gaineratu du Esnaolak.

Isidoro Beltrán de Herediak, bere aldetik, honako hau esan zuen: “Traineru batean, are gehiago Oriok Gipuzkoarako egin dezakeena bezalako traineruan, egiten diren ahaleginak Quirónsalud eta Policlinica Gipuzkoa osasun taldeak orain egiten ari direnekin konparatu daiteke, pandemia honetatik irten eta gipuzkoar guztiei zerbitzua ematea posible izango delako”.

Akordio honek, Estatuko lehen osasun-talde pribatuaren leialtasuna indartzen du euskal kirolaren maila gorenarekin.

Quirónsalud taldeak, beraz, talde oriotarra babesten jarraituko du, eta bere “eztenak” zainduko ditu, veste urte batez Quirónsalud-ren irudia bere traineruan eramanez. Bi erakundeak oso pozik agertu dira denboraldiaren amaireararte, gutxienez, firmatutako akordioari esker.