Policlínica Gipuzkoak inbertsioa egin du, patologia kardiakoen eskaintza handitzeko eta gaixoentzako informazio-zikloak sustatzeko

• Gaixoenganako arreta-prozesua alta hartu ostean hedatzeko asmoz, hitzaldi eta mahai-inguru ziklo bat antolatuko du, kardiologia-gaixoei eta beren familiei informazioa eta laguntza emateko.• Helburua da kardiologiaren gaineko ikerketa eta arreta bateratzea, eta, aldi berean, gaiaren gaineko ezagutza hedatzea, bihotzeko eritasunak saihesteko. Izan ere, gure gizartean heriotza sortzen duten arrazoi nagusietako bat da.• Topaketek sarrera askea izango dute, eta Poliklinikako Ekitaldi Aretoan izango dira, asteazken guztietan, 18.00etatik 19.00etara, irailaren 14tik aurrera. • Eduardo Alegria kardiologoa Europako Kardiologia Elkarteko zuzendaritza-kideak gidatuko du hitzaldi eta mahai-inguru zikloa, “Asteazkenero Poliklinikan, medikuak erantzuten dizu”.

Policlínica Gipuzkoa duela urteak erreferentea dela Europan eta Estatuan, kardiologiari, hemodinamikari eta bihotzeko kirurgiari dagokienez. Izan ere, urtean gorputz kanpoko ebakuntza-kopururik handiena egiten duen zentro pribatua da (600 ebakuntza inguru). Jarduera-bolumen handiak eta berrikuntzen gaineko inbertsioaren eta gaixoarenganako zerbitzua etengabe hobetzearen aldeko apustuak aurrerapauso berria ematera eraman gaitu. Horrela, milioi bat euro inbertituko ditugu oraingo arreta-eskaintza hedatu eta indartzeko. Gaur egun, aipatutako zerbitzuez gain, kardiologia-azterketa prebentiboak, arritmia-unitatea eta errehabilitazio kardiakorako zerbitzu berria ditugu. Azken hori hurrengo hilabeteetan handitu egingo da, eta Euskadiko errehabilitazio kardiakorako unitaterik handiena bilakatu.

Kardiologia-eremua arretaren zein ikerketaren indartzearen aldeko apustu horri amaiera emateko, Poliklinikak ezagutzak hedatzeko jarduera-ildoa garatu du, gipuzkoarrei zuzendutakoa. Helburua da bihotzeko eritasunak prebenitzea, gaur egun heriotza sortzen duten arrazoi nagusietako bat baitira.

Horregatik, irailaren 14tik aurrera, asteazkenero, 18.00etatik 19.00etara, Gipuzkoako Poliklinikaren Ekitaldi Aretoan hitzaldiak eta mahai-inguruak egingo ditugu, kardiologiaren gaineko gai askori buruz. Eduardo Alegria kardiologoak zuzenduko ditu, eta “Asteazkenero Poliklinikan, medikuak erantzuten dizu” izenburua daramate.

Ekimen berritzaile hau publikoarentzat irekita dago, eta sarrera askea du. Hitzaldien egitarauan, bihotzarekin lotutako gai ugari lantzen dira: arrisku faktore ohikoenak eta bizitza osasuntsurako ohiturak, infartuak nola prebenitu, bihotzeko eritasunentzako belar-dendetako produktuak, zenbateko kirola komenigarria den, antikoagulatzaile berrien abantailak, Mediterraneoko dietaren onurak, diabetesaren zailtasunak eta “mirakuluzko” dieten arriskuak. Horretarako, gure adituak modu hurbilean eta ulerterrazean informazioa eta jarraibide lagungarriak emango ditu, zenbait egoera prebenitu, aurrez hauteman eta egoki tratatzen jakiteko. Horrez gain, bertaratzen direnen zalantzak eta galderak erantzungo ditu.

Prebentzioa

Bihotzeko arazoak oso ezberdinak izan ohi dira, sintomei dagokienez zein dakartzaten zailtasunei, eta batzuetan modu ezberdinean reagiten diete emakumei eta gizonei. Dena dela, badute gauza bat komunean: prebentzioak bihotzeko eritasunak edukitzeko arriskua eta gaixotasuna larriagotzeko aukerak murrizten ditu. Eduardo Alegria doktoreak azaltzen duen moduen, “bizitza-ohitura osasuntsuak –ariketa-fisikoa maiz egitea, elikadura egokia, tabakoa uztea…– eta arrisku-faktoreak egoki kontrolatzea oinarrizko tresnak dira, gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko. Gizartea eta banakoak ohartarazi behar ditu, gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzearen gaineko kultura sortzeko”. Eta garrantzitsua da haurtzarotik hastea, umeak eta nerabeak etorkizunean eritasun kardiobaskularra izateko arriskua murritz dezaketelako, arrisku-faktoreak kontrolatuz gero, besteak beste: fisiko eza, obesitatea, tabakismoa edo kolesterol altua. //

EGITARAUA

Asteazkenero, 18.00etatik aurrera, Policlínica Gipuzkoaren Ekitaldi Aretoan

IRAILA

Irailaren 14a – Nola jakin dezaket bihotzekoak emateko arriskurik ditudan?

Irailaren 21a – Zer egin behar dut bihotza osasuntsu dudan jakiteko?

Irailaren 28a – Bata zuriaren hipertentsioa txarra da?

URRIA

Urriaren 5a – Zer da errehabilitazio kardiakoa eta zein pertsonari aplikatzen zaio?

Urriaren 19a – Nola prebenitu daiteke bihotzekoa?

Urriaren 26a – Tabakoaren gaineko kezka hori ez da gehiegizkoa?

AZAROA

Azaroaren 2a – Zenbateko kirola egin behar da bihotz osasuntsua izateko?

Azaroaren 16a – Dardarak izatea txarra da?

Azaroaren 23a – Zorabioak izatea larria da?

Azaroaren 30a – Zein abantaila dituzte antikoagulatzaile berriek?

ABENDUA

Abenduaren 7a – Zenbateko kolesterola izan dezaket gehienez?

Abenduaren 14a – Denok kirola egin dezakegu arriskurik gabe?

Abenduaren 21a – Egia da Mediterraneoko dietak bihotzekoak prebenitzen dituela?

Abenduaren 28a – Zer egin behar dut bularrak min ematen badit?

2012

URTARRILA

Urtarrilaren 11 – Zertarako balio dute taupada-markagailuek?

Urtarrilaren 18a – Bihotzeko ebakuntza izan duten gaixoek bizitza arrunta eraman dezakete?

Urtarrilaren 25a – Arriskutsuak dira bihotzerako botikak?

OTSAILA

Otsailaren 1a – Badute belar-dendetan bihotzeko eritasunetarako ona den produkturik?

Otsailaren 8a – Zein arazo sortzen dizkio diabetesak bihotzari?

Otsailaren 15a – Zein aditu bisitatu behar dut zorabioak baditut?

Otsailaren 22a – Badago “mirakuluzko” dietarik?

Otsailaren 29a – Zergatik da horren zaila ohiturak aldatzea?

MARTXOA

Martxoaren 7a – Bihotzeko eritasunak gizonen kontua dira?

Martxoaren 14a – Zenbateko alkohola edan dezaket?

Martxoaren 21a – Zer egin dezaket nire arazoa estresa bada?

Martxoaren 28a – Zergatik gaude gero eta lodiago?

APIRILA

Apirilaren 4a – Bihotzeko eritasunak heredatzen dira?