Policlinica Gipuzkoa-ren Kirurgia-bloke berria

Hamabi ebakuntza-gela, Eguneko Ospitalea, Obstetriziako-eremua, Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU), Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatea (ABU), ditu bloke kirurgiko berriak.

Policlinica Gipuzkoak 16 milioi euroko inbertsioa egin du, 32 urtetan egindako inbertsiorik handiena, kirurgia-bloke moderno bat martxan jartzeko. Honekin batera, Policlinica Gipuzkoa-k Estatuko zentro sanitario pribatu garrantzitsuenetako bat bihurtzen da.

Instalazio berriei esker, zerbitzu eta berrikuntza gehiago izango ditu. Hala, Gipuzkoako eta Euskal-Herriko goi kalitateko zerbitzu mediko-kirurgiko pribatu osoena eta aurreratuena eskaintzen jarraituko du.

Urtero Policlínica Gipuzkoa-k 12.000 ospitaleratze izaten ditu eta 10.000 ebakuntza baino gehiago egiten ditu. Policlínica Gipuzkoa-ko instalazio berriek 9.000 m2 dituzte jarduera mediko-kirurgikoan aritzeko. Horietatik 6.000 m2 kirurgia-bloke berriarenak dira.