Osasun arreta eta laguntza soziala zahartzaroan, eztabaidagai XIV. Udako Terrazetan

Ignacio Gallo Doktoreak, Policlínicako presidenteak, parte hartuko du Miramar Jauregian uztailak 18an, arratsaldeko 16.30tan ospatuko den foro honetan. Sarrera dohain izango da.

Donostiako Miramar Jauregian ospatuko da uztailak 18ko arratsaldeko 16.30tan Zahartzaroan Osasun Arreta eta Laguntza Sozialari buruzko foroa, EHU-ak eta El Mundo País Vasco egunkariak antolatutako XIV. Udako Terrazetan.

Topagune honetan parte hartuko dute: Rafael Bengoak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak; Ignacio Gallo Doktoreak, Policlínica Gipuzkoako Presidenteak; José Andrés Gorrichok, IMQ Taldeko Kontseilari Delegatuak; eta Javier Yanguasek, Matia Fundazioko Zahartzaroan Berrikuntzako Polo-ko Zuzendariak.