Zergatik Aukeratu gu

Garenagatik

Giza Ugalketako Unitate espezializatu bat gara, kualifikazio handikoa. 33 urte baino gehiago daramatzagu elkarrekin lanean, eta kalitatea eta eraginkortasuna eskaintzen dizkizugu.

Zure egoera sakon aztertzen dugu. Lehenengo kontsultan, behar duzun denbora hartzen dugu, zure aurrekariak eta egoera emozionala sakon ezagutu nahi baititugu.

Azterketa mediko zehatza egin ondoren, ugalketa-biologiaren oinarriak ezagutzen lagunduko dizugu, eskura dituzun tratamenduak, haien abantailak eta arriskuak eta zure kasuan izango luketen eraginkortasuna hobeto ulertu ahal izan ditzazun.

Zure askatasuna errespetatzen dugu. Aukera bakoitza elkarrekin aztertuko dugu, kostuak, arriskuak, eragozpenak, eraginkortasuna eta segurtasuna kontuan hartuta; azken erabakia zurea da.

Zure emozioak aintzat hartzen ditugu. Ugalketa lagunduaren inguruko osagai emozionala hain da bizia, ezen talde bikaina izateko ezinbestekoa baita alderdi horretan ere zu zaintzen jakitea. Horregatik, gure psikologia-taldeak lagunduko dizu gure unitatean egiten duzun ibilbidean.

Gure konpromisoagatik eta eskuragarritasunagatik.

Kontsultan eta ebakuntza-gelan artatuko zaitugu urteko 365 egunetan; horri esker, tratamenduak egun egokienean egingo dira. Gure Unitatean ez dugu tratamenduen datak aldatu behar izaten asteburuak edo jaiegunak saihesteko, eta ez dizugu botikarik eman behar izaten zikloa aldatzeko. Kontsultan bertan, botika bakoitzaren lehen dosia nola eman erakutsiko dizugu, ondo egiten dakizula eta ezustekorik sortzen ez zaizula ziurtatzeko.

Zure bizitza pertsonaleko eta laneko konpromisoekin bateragarriak izaten saiatzen gara. Kontsultarako ordutegi zabala eskaintzen dizugu, eta medikuekin zuzenean jar zaitezke harremanetan, edozein unetan.

Nahi adina aldiz jo dezakezu guregana, beharrezkoa den guztietan. Kontsulta mediko gehienak doakoak dira.