Gure lorpenak
Gure emaitzek babesten gaituztelako
Harro gaude gure emaitzez: urtero auditatu eta Espainiako Ugalkortasun Elkartearen (SEF) Erregistroan jasotzen dira; erregistro hori haren webgunean duzu eskuragarri. Erregistro horrek Osasun Ministerioaren Kalitate Sari Nazionala jaso du, eta Europako Erregistroari laguntzen dio. Urte bakoitzaren amaieran, gure emaitzak SEFren Erregistroari jakinarazten dizkiogu. Espainiako Ugalkortasun Elkarteak koordinatu eta ikuskatzen duen nahitaezko erregistro nazionala da.
Ospitale-ingurune seguru eta kalitatezkoan gaude, eta xehetasun txikiena ere zaintzen da bertan. Kalitate handia eta segurtasun osoa eskaintzen ditugu. Giza enbrioiak oso-oso delikatuak dira; horregatik, ingurumen-kalitatea funtsezkoa da. Gure laborategiak eremu kirurgiko batean daude, garbitasun-maila oso handiko ingurunean. Obuluak ateratzeko eta enbrioiak transferitzeko prozeduretan, Gipuzkoako ospitale onenetako baten segurtasuna izango duzu.
Emaitza klinikoak, neurri handi batean, Ugalketa Laborategiaren kalitatearen araberakoak dira. Azken belaunaldiko teknologia dugu. Segurtasun-sistema aurreratuak erabiltzen ditugu, zure gametoen edo enbrioien eta zure arteko trazabilitatea inoiz ez galtzeko. Gure time-lapse inkubagailuei esker, zure enbrioiak berme handieneko baldintzetan garatuko dira; enbrioi-kultura guztietan erabiltzen ditugu inkubagailu horiek.
Gure emaitza bikainak aurkezten dizkizugu, zentroen batez besteko nazionalarekin alderatuta.
Haurdunaldi-tasak
| IAC | IAD | FIV/ICSI, norberaren obuluak | FIV/ICSI, emaileen obuluak | PGT | |
| POLICLINICA GIPUZKOAKO UGALKETA LAGUNDUKO UNITATEA | 26,66% | 28,15% | 40 URTETIK BEHERA: 45% 40 URTETIK GORA: 40,42% | 53,82% | 53,33% |
| ZENTROEN BATEZ BESTEKO NAZIONALA | 10,5% | 15% | 40 URTETIK BEHERA: 34-35% 40 URTETIK GORA: 24% | 45,15% | 51,56% |
Erregistro Nazionaletik lortutako datuak, Espainiako Ugalkortasun Elkarteak auditatuak.
