Los cirujanos estéticos de Policlínica Gipuzkoa José M. Del Amo y Olatz Arcelay

“Kirurgia estetikoan teknikarik sinpleenak eskatzen dira gero eta gehiago, emaitza naturalagoak dituztelako”

Datorren azaroaren 24ko Osasun Ikasgelan, Jose Mª Del Amo eta Olatz Alcelay Poliklinika Gipuzkoako kirurgialari plastikoek gaztetzeko teknikarik berrienak azalduko dituzte, kirurgiarekin zein kirurgiarik gabekoak. Azken urteotan, toxina botulinikoa txertatzea edo betegarriak bezalako teknikak hedatuz joan dira. Kontsultara doazen pertsona gehienak 35 eta 50 urte arteko emakumeak dira.

Astearte honetan, azaroak 24, Poliklinika Gipuzkoako Jose Maria Del Amo eta Olatz Alcelay kirurgialari plastikoek hitzaldia emango dute “Bizi konplexurik gabe. Ezagut itzazu gazteagotzeko azken teknikak, kirurgiarekin eta kirurgiarik gabe” izenburupean, Osasun Ikasgelen zikloaren barruan. Konferentzia Andia Kaleko Kutxa Aretoan izango da, 19:30ean, eta sarrera askea da edukiera bete arte.

“Gure bizi-esperantza eta bizi-kalitatea handituz joan dira, eta beranduago iristen gara gure unerik onenera, baita prestakuntzari, lanari edo seme-alabei dagokienez ere. Momentu batera iritsita, baliteke sentitzen garen modua eta gure buruaz dugun irudia bat ez etortzea. Lehen ez zegoen aldatzeko aukerarik, baina orain bai, eta, izan ere, aukera asko daude – azaltzen du Olatz Alcelay doktoreak–. Norberaren erabakia da. Eztabaida genezake “duintasunez” ala “modu duinean” zahartu behar dugun”.

Jose Mª Del Amo kirurgialariaren hitzetan, “azken urteotan, ikusi dugu teknikarik sinpleenak gero eta gehiago hedatzen ari direla, osatze-denbora laburragoa eta emaitza azkarragoak eta naturalagoak dituztelako. Toxina botulinikoa txertatzea edo betegarriak bezalako teknikak gero eta erabiliagoak dira. Sinpleak, azkarrak, batere mingarriak eta emaitza nabariekin lehen segundotik.”

Azken urteotan, Jose Mª Del Amo eta Olatz Alcelay teknika sinple horietan guztietan lanean aritu dira, eta, isolatuta nahiz kirurgiaren osagarri gisa, emaitza eta adierazpen naturalagoak lortzen dituzte. “Gantz infiltrazioak oso eraginkorrak dira betazal-ebakuntzetako emaitzak indartzeko eta nabarmentzeko, eta, gainera, zonalde horretako betazpi ilunak disimulatu eta ezabatu ere egiten dituzte. Aurtengo tratamendu izarretako bat da, eta oso pozik gaude emaitzekin” adierazi du espezialistak, eta erantsi du “gastua txikia dela eta emaitzak izugarri onak”.

Ebakuntza mota horiek sor dezaketen menpekotasunari buruz galdetzean, Olatz Alcelay kirurgialariak argi erantzun du: “neurriz kanpoko hitza da. Alabaina, badira euren gorputzekin inoiz gustura ez dauden zenbait pertsona. Dismorfofobia deitzen zaio horri, eta kirurgiara jotzen dute etengabean, inoiz asebeteko ez dituen emaitza baten bila. Ez da erraza arazoa detektatzea, eta kirurgialariak jarraitzeari uko egiteko aukera eta betebehar etikoa dauka. Zorionez, ez da ohikoa”.

Kirurgia estetikoaren bilakaera, Jose Mª Del Amok adierazi duenez, “gaixoek eskatzen dutenaren araberakoa da oso. Denbora gutxiago dugu, eta gaixoa haren jarduera sozialari edo laboralari berrekin behar dio edo ezin du eten ere egin. Ez dira emaitza ikusgarriak nahi, baizik eta emaitza naturalak eta errealak”.

Kontsultara doazen pertsona gehienak 35 eta 50 urte arteko emakumeak dira. Adin horretan, gaixoek aurpegia gaztetzeko ukitu txikiak nahi dituzte nagusiki (esaterako, toxina botulinikoa), bai eta amatasun-prozesutik eratorritako ebakuntzak ere. Azken horren adibide dugu Mommy Makeover, talde honen espezializazioa.

MOMMY MAKEOVER, ez soilik famatuentzako kontzeptu bat

Talde honen bereizgarrietako bat Mommy Makeover kontzeptu berritzailea da, emakumezko pertsonaia famatuen artean oso ezaguna dena. “Amatasunak emakumeen gorputzean eragin ditzakeen aldaketak lehengoratzeko teknika multzo bat da. Emakume gehienek dietarekin eta kirolarekin berreskuratzen dute erditu aurreko sasoia eta figura, baina batzuek ez dute aurreko fisikora itzultzea lortzen” azaltzen du Del Amo doktoreak.

Teknika ezagunak eta ohikoak dira, eta erditu ostean emakumearen figura berreskuratzea dute helburu: bular-kirurgia, hala nola bularrak handitzea, murriztea edo altxatzea; gorputz-inguruarekin lotutako prozedurak, liposukzioa eta abdominoplastia txikiak edo osokoak, kasu; eta genitalen kirurgia edo labioplastia.

“Mommy Makeover-en abantailetako bat da umeak eduki aurreko figura berreskuratu eta hainbat alderdi fisiko hobe daitezkeela ebakuntza bakar batean, eta horrek esan nahi du gaixoak anestesia-prozesu eta osatze-epe bakarra izango dituela ere” ziurtatu du Alcelay espezialistak.

Mota horretako tratamendu batean pentsatu aurretik, beharrezkoa da behintzat urtebete itxarotea azken erditzetik edo edoskitzaroa amaitu zenetik. Horrez gain, aurrena, gaixoa saiatu behar da aurreko figura osasun-zaintzez, dietaz eta kirolaz osatutako programa batekin berreskuratzen. “Mommy Makeover-ek ez du inoiz parte hori ordezkatu behar, ibilbide horren amaiera osatu baizik”, adierazi dute espezialistek.