El cirujano cardiovascular, Alberto Sáenz, y el cardiólogo, Eduardo Alegría en sus consultas de Policlínica Gipuzkoa

Kirurgia baskular seguruagoa eta eraginkorragoa

Gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotzaren lehenengo kausa gure herrialdean. Eta hiru heriotzatik bat eragiten dute. Dena dela, hilkortasun-tasa txikiagoa daukan erkidegoetako bat da Euskadi. Espainiako Kardiologia Elkarteak gogoratu du gaixotasunen % 80 prebenitzea posible dela arrisku kardiobaskularraren faktoreak kontrolatzen badira. Kirurgia baskularreko teknika berriekin kardiopatiak dauzkaten gaixoen bizi-kalitatea eta -iraupena hobetzea lortu dute.

Datorren ostegunean, ekainaren 25ean, aurtengo bosgarren osasun gela ospatuko da Andia Kaleko Kutxa Aretoan, 19:30etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da. Alberto Sáenz kirurgialari kardiobaskularrak eta Eduardo Alegría kardiologoak gaixotasun kardiobaskularrak prebenitu ahal izateko jarraibideak emango dituzte, eta, horretaz gain, ohikoenak zeintzuk diren eta Poliklinika Gipuzkoak haiei aurre egiteko zer tratamendu eskaintzen dituen azalduko dute. “Gaixotasun kardiobaskularrik ohikoenak kardiopatia iskemikoa eta bihotzekoak dira” azaldu du Alegría doktoreak, eta honela erantsi du: “Bizi-itxaropena areagotzean fibrilazio aurikularra eta gutxiegitasun kardiakoa igo dira, eta ospitalizazio gehienak arazo kardiobaskularrengatik izaten dira”.

Gure herrialdean heriotzaren lehenengo kausa izaten jarraitzen badu ere, azkeneko 50 urteetan gaixotasun kardiobaskularren intzidentzia % 50 murriztu da, Euskadin bereziki. “Bihotz-kirurgiak nabarmen eboluzionatu du. Teknika berriak seguruagoak eta eraginkorragoak dira, ebakidura txikiagoak egiten eta emaitza hobeak lortzen dira” azaldu du Sáenz doktoreak. Aurrerapen horiei esker lehen tratatzen ez ziren bihotzeko minak trata daitezke, eta bihotz-kirurgiaren heriotza-tasa murritz daiteke.

“Azpimarratu behar da prebentziozko tratamenduak oso eraginkorrak direla”, ziurtatu du Alegría doktoreak, eta jarraitu du esanaz “gehien aplikatzen direnak antiagregatzaileak (aspirina dosi txikietan) eta tentsioa eta kolesterola jaisteko sendagaiak direla. Sendatzeko tratamenduei dagokienez, azkeneko 20 urteetan era guztietako gaixotasunak sendatzeko sendagaiak hobetu dira, tresneria-tratamenduak bereziki kardiopatia iskemikoaren eta arritmien arloan”.

 

Baina gaixotasun kardiobaskularra tratatu beharrik ez izateko berebizikoa da hura prebenitzeko ohitura osasungarriak edukitzea. Hala nola elikadura orekatua mantentzea eta ariketa fisikoa maiz egitea. Gainera, badira zenbait faktore patologia kardiobaskularra jasateko arriskua nabarmen areagotzen dutenak, esaterako: gizentasuna, sedentarismoa, alkohola, tabakoa, kolesterola, hipertentsioa edo diabetesa. “Kausen ezagutzak eta tratamenduen hobekuntzak biztanleengan izandako eragina gutxitu dute, baina familia-eremuan zein ikastetxeetan arreta eman behar zaio prebentzioari ”, azpimarratu du Alberto Sáenz kirurgialari kardiobaskularrak.

Bihotz-kirurgia: gorputz kanpoko 500 ebakuntza baino gehiago urtero

Poliklinika Gipuzkoako Bihotzaren Unitateak urtero gorputz kanpoko 500 ebakuntza baino gehiago burutzen ditu, eta azpimarratzekoa da By-passak egiteko bularreko arterien eta erradio-arteriaren erabilera. Ildo horretatik, urtero 50 ebakuntza baino gehiagorekin, Azalean Aorta Balbularen Ezarpena izenez ezaguna den teknika ia ez-erasokorra gehien erabiltzen duena da Espainian, eta, aldi berean, erreferentziazko prestakuntza-zentroa da Europan.

`Motor perfektuenak talderik onena behar duelako´ lelopean, Poliklinika Gipuzkoak unitate aitzindaria dauka berritzeko duen gaitasunagatik eta Europan eduki dituen morbimortalitate emaitza bikainengatik.

Hainbat zerbitzu biltzen ditu: kardiologia klinikoa, arritmien unitatea, hemodinamika, bihotz-kirurgia, bihotz-errehabilitazioa eta ospitaleko alta eman osteko gaixoen jarraipena on-line.


Lo más visitado

Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014