“Gero eta gehiago dira amatasun partekatua lortzeko ROPA metodora jotzen duten emakume-bikoteak”

Estefanía Rodríguez ginekologoak, Policlínica Gipuzkoako Laguntza Bidezko Ugalketa Zerbitzuaren eta Quirónsalud Donostia Ospitalearen arduradunak, metodo erraza eta arrakasta-tasa handikoa dela adierazten du.

Policlínica Gipuzkoako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzua eta Estefanía Rodríguez ginekologoak zuzentzen duen Quirónsalud Donostia Eguneko Ospitaleko Laguntza Bidezko Ugalketa Unitatea, espezialitate honetan gipuzkoako dekanoa da, eta teknika horren bidez 6.000 haurdunaldi baino gehiago lortu ditu dagoeneko. Ildo horretan, zerbitzuaren arduradunak nabarmentzen du emakume-bikoteen artean gehien eskatzen den metodoetako bat ROPA metodoa dela, haur biologiko bat modu partekatuan izan nahi duten emakume-bikoteentzat bereziki diseinatutako teknika.

ROPA metodoa (Bikotearen Obozitoen Harrera) in vitro ernalketa (FIV) modu bat da. Bertan, bikoteko emakumeetako batek obuluak ematen ditu; besteak, berriz, umeaa jaio arte enbrioia bere umetokian hartuko du. Prozesua behar bezala garatzeko, Estefanía Rodríguezek honako hau azpimarratzen du: “Lehenik eta behin, bi emakumeen ugalkortasuna aztertu behar da. Bikotekide batean obulua estimulatzeko tratamendu bat egingo dugu, injektatzen den medikazio baten bidez. Horren ondorioz, obulu bat baino gehiago obulatuko da ziklo bakar batean”. “Tratamendu horrek -azaltzen du- 10-12 egun inguru irauten du, eta, ondoren, obuluak atera eta aurrez hautatutako semen emaileko espermatozoideekin ernaltzen dira. Azkenik, enbrioi hori beste bikotekideari transferitzen zaio haurdunaldia lortzeko”, dio.

Quirónsalud Donostia Ospitaleko Laguntza Bidezko Ugalketa-Zerbitzuko arduradunaren iritziz, “obulu-emailea aukeratzea funtsezkoa da metodo honetan”. Estefanía Rodríguezek gomendatzen du “obuluak ematen dituen emakumea izatea emankortasun-baldintza onenak dituena, normalean gazteena izaten dena edo obulu kopuru handiena duena, eta hori ugalkortasun-azterketan ikusiko dugu”.

Arrakasta-tasa handia

Quirónsalud Donostia Ospitaleko Laguntza Bidezko Ugalketa Unitateak esperientzia handia du metodo hori erabiltzen, eta Estefanía Rodríguez ginekologoak segurtasunez adierazten du “enbrioi-transferentzia bakoitzeko, ROPA metodoaren bidez, haurdunaldirako % 60 aukera dagoela”. Gainera, ohikoena da, hiru saiakeraren ondoren, 36 urtetik beherako emakumeek haurdunaldirako % 95 aukera izatea.

Estefanía Rodríguezen iritziz, “eraginkorra izateaz gain, ROPA metodoa nahiko prozesu erraza eta azkarra da, eta horrek aukera ezin hobea bihurtzen du emakume-bikote askorentzat; izan ere, nahiko prozesu errazak dituen teknika bat da, oso luzeak ez direnak, eta emakume-bikoteetan amatasun partekatua izateko aukera ematen digu”.

Hala ere, garrantzitsua da kontuan izatea bizimodu osasuntsu bat mantentzeak tratamenduaren arrakastan ere eragin dezakeela. Horregatik, Estefanía Rodríguezek gomendatzen du “emankortasun on bati eusteko, funtsezkoa dela bizitza osasuntsu bat izatea, gantz eta azukre gutxiko dieta mediterraneo baten bidez eta kirola eginez, sedentarismoa saihestuz”.