Gaur, osasun gela: Kirurgia ez oso inbaditzaileen aurrerapenak kirugia digestiboan eta endokrinoan

Laparoskopia bidez egiten den obesitatearen kirurgia arrakastatsua da %90 baino gehiagoan

Jose Maria Enriquez-Navascues, Javier Murgoitio eta Jose Luis Elosegi doktoreek (Gipuzkoako Poliklinikako Obesitatearen Diziplina Anitzeko Unitatearen taldeko kideak) ia inbaditzailea ez den kirurgian izandako azken aurrerapenez hitz egingo duten ostegun honetan Osasun Gelan. Adituek azaltzen dutenez, “obesitateaz mintzatzean hainbat kontzeptu bereizi behar dira; ez da gauza bera, gehiegizko pisua, obesitatea eta obesitate morbidoa”. Gipuzkoan herritarren %40k gehiegizko pisua, %15,7k obesitate arina, %1,5ak larria eta %0,5ak morbidoa duela kalkulatzen da. Horrek zera esanahi du, obesitate larri eta morbidoa duten 18 eta 64 urte bitarteko 4.000. gipuzkoar baino gehiagok kirurgia beharko luketela”. Kirurgia bariatrikoa egiteko teknika laparoskopikoak erabiltzea urrats erabakigarria izan da kirurgia horren alde. Horrela, askoz bezero gehiago artatu ahal dira eta morbilitatea murriztu egin daiteke; izan ere, oso orbain gutxi uzten duen kirurgia da eta ospitaleratzea ere murriztu egiten da (bezeroa gutxi gorabehera lau egunetan etxera doa). Ebakuntza arrakastatsua da %90 baino gehiagoan eta bezeroak %30-50 bitartean jaisten du bere pisua. “Esate baterako, 120 kg-ko pisua duen bezero batek 36-48 kg bitartean galtzea arrakastatsutzat jotzen da”, doktoreek diotenez. Azken urteetan, era berean, urratsak eman dira kirurgia bariatrikoan erabiltzeko irtenbideetan. Ezagunena “by-pass” gastriko deritzona da, emaitzak bikainak eman dituena. Azken hilabeteetan “Sleeve gastrikoak” indarra hartu du. Azken hori urdail-kurbadura aski erauztean datza. Diziplina anitzeko taldea Kirurgia oso garrantzitsua den moduan, oso garrantzitsua da diziplina anitzeko profesionalez osatutako taldea izatea, bai ebakuntza aurreko fasean eta baita ostekoan ere. Gipuzkoako Poliklinikan Enriquez-Navascues, Murgoitio eta Elosegui doktoreak dira kirurgia bariatrikoko taldeko buruak. Gainera, taldean psikologo bat eta dietista ere badira. “Ezinbestekoa da endokrinoak edo nutrizionistak ebakuntza baino lehen bezeroarekin lanketa bat egitea, hark zenbait kilo gal ditzan. Halaber, psikologoaren laguntza erabakigarria da bezeroa prestatu eta sendotzeko, prozesu osoa arrakastaz gaindi dezan”, adierazten dute. Enriquez-Navascues doktoreak adierazten duenez, “ez da bide erraza, baina kirurgiak egun oso emaitza onak ematen ditu bestelako tratamendu batzuekin porrot egin duten bezeroentzat. Lehen urtean pisuaren %50 gal daiteke eta, dietista eta psikologoaren laguntzarekin, hobekuntza nabaria da. Hori bai, -dio- ebakuntza egin ostean ezinbestekoa da heziketa dietetikoa eta baita bizi-ohitura berrietan heztea ere. Dena den, emaitzak ikusirik, merezi duela uste dugu”.//


Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014