Poliklinikako Otorrinolaringologia Zerbitzua Espainian gorreriaren, bertigoaren eta otitis ertain kronikoaren kirurgian; zurrungaren eta laringeko minbiziaren laser bidezko tratamenduan; koklea eta erdiko belarriko ezarpenetan; laringektomizatutako pertsonengan ahotsa suspertzen eta oreka-asalduetako errehabilitazioan espezializatuta dagoen osasun-zentro urrietako bat da.

Halaber, miaketarik osoenak egiteko baliabide teknikorik aurreratuenak ditu: bideoendoskopia, bideofibroskopia, bideoestroboskopia, bideonistagmografia, ahotsaren analisi akustikoa, gogoratutako entzumen-potentzialak eta posturografia dinamikoa, oreka-asalduak miatzeko.


Lotutako albisteak

Poliklinika Gipuzkoa, sialoendoskopiaren teknika aplikatzen duen Euskadiko lehen osasun-zentro pribatua

Carlos Saga eta Xabier Altunaren otorrinolaringologia-zerbitzua sialoendoskopiaren teknika erabiltzen hasi da kalibre milimetrikoak dituzten optikak erabiliz, listu-guruinen patologia aztertu eta tratatu ahal izateko. Azken hilabetean, lau pertsonekin erabili dute teknika hau, haietako bat Logroñotik etorri zen eta beste bat, 12 urteko neska , Cadizeko probintziatik. Kirurgia konplexuak dira teknikaren ikuspuntutik, prestakuntza-prozesu luzea eta material oso espezifiko eta delikatuak behar baitira.


Poliklinika Gipuzkoak doako ahots-azterketak egingo ditu Ahotsaren Mundu Eguna ospatzeko

Apirilak 16, Ahotsaren Mundu Eguna

  • Gipuzkoako biztanleen % 5 inguruk espezialista otorrinolaringologo baten esku-hartzea behar duen ahots-arazoren bat dauka.
  • Irakasleen % 22,5ek ahots-arazoren bat dute, eta horixe da, hain zuzen ere, baja hartzeko arrazoirik nagusiena.
  • Xabier Altuna eta Carlos Saga doktoreen zerbitzuak doako ahots-azterketak egingo dizkie apirilaren 14, 15, eta 16rako hitzordua eskatzen duten lehen 20 pertsonei.

Donostian, 2014ko apirilaren 11n.- Xabier Altuna eta Carlos Saga doktoreek zuzentzen duten Poliklinika Gipuzkoako Otorrinolaringologia Zerbitzuak doako 20 ahots-azterketa egingo dizkie apirilaren 14, 15, edo 16rako hitzordua eskatzen duten pertsonei, apirilaren 16an Ahotsaren Mundu Eguna dela ospatzeko. Interesdunek 943 00 09 28 telefono-zenbakian eska dezakete hitzordua.

Kalkulatzen da Gipuzkoako biztanleen % 5 inguruk espezialista otorrinolaringologo baten esku-hartzea behar duen ahots-arazoren bat daukala.

Xabier Altuna otorrinolaringologoak ziurtatzen du “ahots-arazoak 25 eta 45 urte arteko pertsonetan direla ohikoen, eta emakumeen kopurua pixka bat handiagoa dela”. Gainera, Altuna doktoreak azpimarratzen du irakasleak direla patologia hori gehien jasaten duen sektorea. Zehazki, “irakasleen % 22,5ek disfonia dauka, ahotsaz neurri gabe baliatzeagatik, eta, hain zuzen ere, horixe da laneko baja hartzeko arrazoirik ohikoena”.

Euren kontsultatik, Altuna eta Saga doktoreek azaltzen dute “ahots-azterketa bat eginda, ahots-korden patologien % 95 diagnostika daitekeela”. Azterketa horretan, gaixoari elkarrizketa egiten diote, inoiz sintomarik izan duen jakiteko, eta, jarraian, ahots-kordak miatzen dizkiote, fibroskopio edo estroboskopio bidez. Kamera horiei esker, ahots-kordak mugitu bitartean azter daitezke, eta, horrela, horien funtzionamendua ikusi eta gaixoak patologiarik duen antzeman daiteke.

Ahotsaren Mundu Eguna

Espainiako Otorrinolaringologia Elkarteak Ahotsaren Mundu Egunaren XXV. Edizioa ospatzen du, biztanleak ahotsarekin lotutako patologien gainean sentsibilizatzeko, horien prebentzioa sustatzeko eta tratamenduetan egindako azken aurrerapenak ezagutarazteko. 1999an ospatzen hasi zen, eta, urtero bezala, aurten ere apirilaren 16an (datorren asteazkena) hainbat ekitaldi aurreikusi dira, horien artean azpimarratzekoak direlarik kantu-emanaldiak, ahotsa zaintzeko aholkuak, konferentziak eta hitzaldi hezitzaileak.//


“Desoreka kronikoa pairatzen dutenek daukate bizi-kalitaterik okerrena”

Jendetza Xabier Altuna eta Carlos Saga otorrinolaringologoek hipoakuasiaren eta bertigoaren gainean emandako konferentzian

Asko izan ziren, otsailaren 27an (osteguna), Xabier Altuna eta Carlos Saga otorrinolaringologoek emandako konferentziara bertaratu zirenak, inplante koklearren eta bertigoaren gaineko interesak eramanda.  Konferentzia arrakastatsua izan zen, Andia Kaleko Kutxa Aretoa erabat bete baitzuen.

Xabier Altuna doktoreak azaldu zuen entzumen-arazoak uste baino ohikoagoak direla. Izan ere, mila pertsonatik bost jaiotzen dira akatsen batekin belarrian, eta bost horietatik, batek gortasuna edo hipoakusia bilaterala dauka. Patologia horren tratamenduan egindako azken aurrerapenei dagokienez, Altuna doktorea inplante koklearrei buruz aritu zen, entzumen-arazoak dituzten pertsona gero eta gehiagori laguntzen dieten gailu txikiak, hain zuzen ere.

Altuna doktoreak azaldu zuen “inplantea kirurgia bidez jartzen dela, horri esker gaixoak normaltasunez entzun dezakeela, eta barneko eta kanpoko parte batez osatuta dagoela”. Adierazi zuenez, “gaixoei datxekiola, ez dauka murriztasunik, inplante koklearra umeetan zein helduetan eta adinekoetan jar daitekeelako”.

 Bertigoa

Ondoren, Carlos Saga otorrinolaringologoa bertigo-arazoei buruz mintzatu zen. Azaldu zuen barne-belarriaren kanal erdizirkularretan endolinfa izeneko likido bat dagoela, eta horren mugimenduak kontrolatzen duela oreka. Halaber, esan zuen likidoa daramaten kanaletan “hondakinak” gera daitezkeela, denborarekin. Horrek jarioa oztopotatzen du, eta, ondorioz, bertio-krisiak eragin. Sagak bertigo-mota desberdinak aurkeztu zituen, hala nola posiziozko bertigoa eta Meniere-rena. Bi mota horien arteko diferentzia da azken horretan ezin direla atakeak aurreikusi. Gainera, erantsi zuen “edozein bertigo-motak desoreka kronikoa eragin dezakeela, eta desoreka kronikoa jasaten duten pertsonak direla bizi-kalitaterik okerrena daukatenak”. Azaldu zuen bestibuluaren errehabilitazioarekin desoreka kronikoa arrakastaz trata daitekeela. Terapiak denbora eta lana behar du, baina emaitzak pozgarriak dira. Posiziozko bertigoaren kasuan, berriz, gaixoaren burua hainbat posiziotan jartzen da, “Epley-ren maniobra” izeneko teknika batekin. Horrela, saio bakarrean bertigo-krisiak konpon daitezke.

Jardunaldiak medikuek hitzaldia eman ostean ere jarraitu zuen, publikoak galdera-txanda luzea egin baitzuen. Eskertzekoak dira entzuleen interes handia eta bi doktoreen profesionaltasuna.