Poliklinikako Dermatologia Zerbitzuak azalaren eta hilearen gaixotasunak tratatzeko baliabide diagnostikoak eta terapeutikoak ditu, bai eta azaleko tumoreak, akneak utzitako orbainen arrastoak eta, azken finean, tratamendu kirurgikoa beharrezkoa duten azaleko gaixotasun edo gaitz guztiak ebazteko beharrezko teknika kirurgiko guztiak ere.

Kosmetikaren alorrean, berriz, azala zahartzearen, aurpegiko zimurren eta orbainen aurkako gaur egungo alternatiba terapeutikoak eskaintzen dira.Horretarako, zerbitzu honek laser bidezko gailurik modernoenak, betetze-materialak, Botox sueroa eta abar ditu eskura.

Eta hori guztia azaleko gaixotasunetako espezialistek burutzen dute, hau da, dermatologoek.


Lotutako albisteak