Erreduren Zainketeei buruzko Osasun Gela

José Manuel Santos eta Javier Legorburu Poliklinika Gipuzkoako Kirurgia Plastikoa, Erreparatzailea eta Estetikoaren Zerbitzuaren Doktoreak martxoaren 15ean erreduren zainketeei buruzko Osasun Ikaskela antolatu dute Andia kalean dagoen Kutxako Aretoan 19,30etan. Sarrera dohainik da.
Larruazala da giza gorputzak kanpoen duen organoa, kanpoko munduarekin kontaktuan dagoena. Larruazalak babestu egiten gaitu, gorputz guztia bilduz eta erabateko mugak jarriz. Horregatik, hain zuzen, inork ere ez du zalantzan jartzen larruazalak duen garrantzia, zaindu eta lesioetatik babestu beharra, ondo dagoenean egokiro artatu beharra.

Osasun Ikasgela honetan, beroak larruazalean izan dezakeen eraginaz jardungo dugu, bero horren indarra eta iraupena erredurak sortzerainokoa izan daitekeenean, batik bat. Lehenengo, errepaso bat emango diogu larruazalari, bere osagaiak eta funtzioak aztertuz. Gero, larruazalari erredurekin egiten diogun ia etengabeko eraso horretaz arituko gara: nolako erredurak dauden, zer-nolako mekanismoak dituzten, beren mailak eta hedapena, etab. Eta azkenik, modu sakonxeago batean, erredurak tratatzeko moduez jardungo dugu.

Erredura gehien-gehienak istripuz egindako lesioak dira. Ustekabean edo nola jokatu ez jakiteagatik egindakoak. Lehen laguntza ematea, hezkuntza-helburu bat da osasunean. Osasun Ikasgela honetan erreduren eguneroko errealitateaz ohartzera gonbidatu nahi ditugu bertaratzen diren guztiak, ondorio funtzionalak eta/edo estetikoak sortzeko arriskua dute-eta.