Los traumatólogos Josu Arrieta, Ignacio Carrillo y el podólogo Javier Alfaro

Biztanleriaren % 80k gerri-arazoak jasaten ditu

Traumatologiako eta podologiako Osasun Ikasgelak

Bihar, asteazkena, apirilak 15, Poliklinika Gipuzkoako Ignacio Carrillo eta Josu Arrieta traumatologoek Osasun Ikasgela bat eskainiko dute gerriko minen eta bizkarreko tratamendu kirurgikoei buruz; haiekin batera egongo da Oinaren Unitateko Javier Alfaro podologoa, eta oin-motei, ohiko patologiei eta tratamenduei buruz hitz egingo du. Portalea Kultur Etxean emango dute hitzaldia, 19:30etan, eta sarrera doakoa izango da tokia bete arte.

“Gerriko mina gaurko gizartean maiz ematen den arazo bat da, biztanleriaren % 70-80 ingururi eragiten baitio bizitzako uneren batean, baina % 5ak bakarrik behar du tratamendu kirurgikoa” lasaitu dute esanaz Carrillo eta Arrieta doktoreek.

“Kasu kirurgikoei dagokienez, irizpide kirurgikoen barruan dauden gerriko min kronikoak tratatzen ditugu, hiru hileko epean hobetzen ez diren bizkarrezurraren ezegonkortasuna edo disko-herniaren ondoriozko ziatika esate baterako”, adierazi dute doktoreek.

Bizkarreko minak prebenitzeko, doktoreek esan dute funtsezkoak direla gako hauek: “Pisua kontuz mugitzea edo altxatzea, gizentasuna eta lanerako jarrera behartuak saihestea, kirola aldizka egitea eta elikadura zaintzea”.

Ondo zapaldu, hobeto bizi

Bestalde, Poliklinika Gipuzkoako Oinaren Unitateko zuzendariak, Javier Alfaro podologoak, kirolarien, adinekoen eta haurren oin-mota eta patologia ohikoenei eta haiei eman dakizkiekeen tratamenduei buruz hitz egingo du.

Gaur egun, Podologoen Espainiako Federazioaren arabera, biztanleriaren % 80k oinarekin zerikusia daukaten arazoak pairatzen ditu. Haurrek eta kirolariek daukate joerarik handiena. Hitzaldian, Javier Alfaro podologoak azalduko du oinatzaren azterketa xehatua egitea garrantzizkoa dela anatomiari eta martxari buruz diagnostiko zehatz bat edukitzeko, eta, hortik abiatuta, tratamendurik onena bilatzeko (askotan barne-zola zuzentzaile pertsonalizatuak egitean datza). Horretarako, Podoactivako taldeak oinaren 3D eskaner esklusiboa garatu du, nazioartean patentatua, eta Eibarko Poliklinika Gipuzkoako kontsulta berrian eskuragai dagoena.

Era berean, hitzaldian zehar podologoak lasterkariei aholkuak eta gomendioak emango dizkie, garai honetan proba ugari egiten direla ikusita. Honela dio Javier Alfarok: “Lasterkarien patologia ohikoenetako bat zinta iliotibialaren sindromea da, “lasterkariaren belauna” izenez ezagunagoa dena; belauneko minarekin hasten da lasterka hasi eta 10-15 minutura gutxi gorabehera, eta patologia horri oso tratamendu erraza eman dakioke, barne-zonak erabiltzea adibidez, haiekin ondo zapaldu eta mina gutxitzea lortuko dugulako”, ziurtatu du Javier Alfarok.


Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014