Policlínica Gipuzkoako osasun-ikasgela: “Emakume, zeu zara zure lehentasun, eta hauek dira arau berriak”

Osasun-ikasgela, bihar, ostegunez, urriaren 23n, arratsaldeko 19:00etan, egingo da Anoeta Estadioko Auditoriumean (0 atea), eta hormona-ongizateari, ugalkortasunari, pelbis-zoruari, erditzeari eta terapia osagarriei buruzko baliabide praktikoak eskainiko ditu. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Emakumeen osasunak erronka garrantzitsuak ditu aurretik: Espainian, populazioaren % 80k hormona-orekarik ezaren bat izango du, obulutegi polikistikolaren sindromeak ugalkortasun-adinean dauden emakumeen % 6 eta % 13 ingururi eragiten die, eta amatasuna atzeratu egin da batazbeste 32,6 urteko adinera eta ugalkortasun-tasa 1,12 seme-alabakoa da emakumeko, Europako apalenetako bat. Gainera, emakumeen % 57 baino gehiagok pelbis-zoruaren nahasmenduren bat du, eta hainbat teknikek, akupunturak adibidez, protagonismoa hartu dute: ugalkortasun-tratamenduetan akupuntura gehitu duten bikoteen % 20k hobekuntzak aipatzen ditu, eta onkologian ere erabiltzen da, kontrako efektuak arintzeko.

Teknika berritzaileenen berri eman eta teknika horiek herritarrengana hurbilarazteko xedez, Policlínica Gipuzkoak beste Osasun-ikasgela bat antolatu du  “Emakume, zeu zara zure lehentasun, eta hauek dira arau berriak” izenburupean, bihar, ostegunez, urriaren 23an, arratsaldeko 19:00etan egingo dena Anoeta Estadioko Auditoriumean (0 atea). Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Informazio-saio horretan, bost emakume adituk ezagutza praktikoak eta aholkuak partekatuko dituzte.

Blanca Fernández doktoreak, Policlínica Gipuzkoako ginekologoak, oroitaraziko du “ez dugula ezintasuna sorrarazten duen hilekoaren ondoriozko mina normalizatu behar, eta gure bizi-kalitatean eragiten duten aldaketak ere”, eta hainbat seinaleren gainean ohartaraziko du, esate baterako, hileko oso irregularren edo hilekoa denbora luzez ez edukitzeari buruz. Halaber, menopausiaren ondotik hezur-osasuna zaintzearen premia azpimarratuko du. “Jarrera aktiboarekin mantendu, eta hezur-hauskortasuna susmatuz gero, densiometria bat egitea funtsezkoa da”.

Marian Lorente doktoreak, Policlínica Gipuzkoako Minaren Unitatean Akupunturan aditua denak azalduko duenez, “akupunturak onkologiako pazientearen bizi-kalitatea hobetzea dakar, eta ugalkortasun-tratamenduetan akupuntura gehitzen duten bikoteen % 20k onurak ikusten dituzte”.

Sara Esparza fisioterapeutak, Policlínica Gipuzkoan pelbis-zoruaren errehabilitazioan aditua denak, azpimarratuko duenez “pelbis-zorua ezagutzea eta zaintzea funtsezkoa da sexu-, gernu- eta digestio-osasunari begira”.

Bestalde, Miren Mandiola doktoreak, Quirónsalud Donostia eguneko ospitalean eta
Policlínica Gipuzkoan Laguntza bidezko Ugalketa Unitateko laguntza bidezko ugalketan aditua denak
, baieztatuko duenez “35 urte bete aurretik obuluak gordetzeak arrakastarako aukerak
areagotzen ditu, eta amatasunaren atzerapenaren aurrean lasaitasuna ematen du”.

Azkenik, Paula Rodríguezek, Policlínica Gipuzkoako emaginak  nabarmenduko duenez, “Erditze Plan Pertsonalizatua egiteak antsietatea arintzen eta lehentasunak adierazten laguntzen du”.

Osasun-ikasgela ostegun honetan, urriaren 23an, egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Anoeta Estadioko Auditoriumean (0 atea), eta zuzenean ere jarraitu ahal izango da streaming eran, Policlínica Gipuzkoako YouTube kanalaren bidez, eta diariovasco.com webgunean. Sarrera doakoa da edukiera bete arte, eta hitzaldiaren bideoa Policlínica Gipuzkoako YouTube kanalean argitaratuta geratuko da.

  • EGUNA: Osteguna, 2025eko urriaren 23a
  • ORDUA: 19:00etan
  • LEKUA: Anoeta Estadioko Auditoriuma (0 atea), Donostia
  • SARRERA: Doakoa, edukiera bete arte
  • Zuzeneko emisioa diariovasco.com webgunean; eta hitzaldiaren bideoa Policlínica Gipuzkoako YouTube kanalean argitaratuko da.