quirofano_policlinica_gipuzkoa-700x447

Azken urtean Gipuzkoan bihotza irekita operatu direnen % 46 hipertentsiboak dira

Pasadan urtean 400 gipuzkoar bihotza irekita operatu zituzten Policlínica Gipuzkoan, bihotz-kirurgia egiten duen zentro bakarra lurralde honetan, eta ia erdiak hipertentsiboak ziren. Hipertentsiboen tasa % 70,8koa da 70 eta 79 urte bitartean operatutako gaixoei erreparatzen badiegu.

Asteazken honetan (maiatzak 17), Hipertentsioaren Munduko Eguna ospatzen da, gaixotasun isila bada ere gure herrialdean oso presente dagoena. Policlínica Gipuzkoan 400 bihotz-kirurgia egin ziren guztira, eta bihotzetik operatu zirenen % 46ak, gizonak batik bat, hipertentsiboak ziren. “Eta zenbat eta nagusiagoa izan –azaldu digu Policlínica Gipuzkoako Kirurgia kardiobaskularreko zerbitzu-buru den Ignacio Gallo kardiokirurgialariak– hipertentsioaren intzidentzia handiagoa da gure gaixoengan, eta 70 eta 79 urte bitartean bihotzetik operatu direnen % 71 kasik hipertentsiboak dira.

Eduardo Alegría kardiologoaren esanetan “helduen % 42,6 hipertentsiboak dira, eta ohikoagoa da gizonengan ( % 49,9) emakumeengan baino ( % 37,1). Eta prebalentzia igo egiten da prediabetikoen (% 67,9) eta diabetikoen (% 79,4) artean”. Gainera, Eduardo Alegríak dioenaren arabera, “Kardiologiaren Espainiako Sozietateak 2016an egindako ikerketaren arabera, arazo handienetako bat da hipertentsiboen % 37,4 diagnostikatu gabe dagoela oraindik eta soilik % 30ak duela presio arteriala kontrolatuta”.

Ignacio Gallorentzat erronka handiena biztanleria ahalduntzea eta heztea da tentsioa aldizka har dezan, lasai dagoenean, betiere azken orduan eta egoera berdinetan, ahal izanez gero beren kabuz etxean, eta norbanakoak maniobra errepika dezala aldian behingo osasun-errutinen barruan. Izan ere, azaldutakoaren arabera, “guk geuk hartzen badugu aldian behin tentsioa neurtzeko ardura, aurrea hartu eta behar bezala prebeni dezakegu, eta ohikoz kanpoko edozein daturen aurrean espezialistarengana jo”.

Hipertentsioaren zergatiak

Zergatiei dagokienez, “ez dago zergati bakarra; aldiz, kontrol-sistemen higadura izan ohi da, kasu batzuk jaiotzatiko patologien ondorioak dira, asaldura endokrinoak edo giltzurruneko arazoak. Arrisku-faktore hauek daude: adinez nagusia izatea, familia-aurrekariak, gehiegizko pisua edo prediabetesa edukitzea edo nork bere burua ez zaintzea” baieztatu du Eduardo Alegría doktoreak.

“Prebentzioa gaixotasun kardiobaskular guztietan egiten denaren berdina da: pisua, ariketa eta dieta; hipertentsioaren kasuan, gainera, egunero bi kopa alkohol har daitezke gehienez, eta gatz-kontsumoa murriztu behar da, baita gatza duten elikagaiak ere (kontserbak, elikagai prestatuak eta aurrez prestatuak, ozpinetakoak, gazituak, hestebeteak eta haragiak, edari karbonikoak), eta baita eduki galeniko eferbeszentea duten botikak ere. Jaki industrialen etiketetan, jakiak zenbateko sodioa (Na+) duen erreparatu behar zaio.

Tratamendurako funtsezko oinarriak hauek dira: kontrola (medikuak egingo du, hark esango baitio gaixoari aldian behin zer hartu behar duen), bizitza-estiloa eta botikak”, azpimarratu du Eduardo Alegría kardiologoak, eta honela erantsi du: “Hiltzaile isila deitu izan zaio; izan ere, sintomak ia ikusezinak badira ere, gaixotasun aterosklerotikoen arrisku-faktore nagusienetako bat eta iktusaren arrisku-faktore nagusiena da”.

Hipertentsioaren Munduko Egunean espezialistak amaitu du esanaz “arreta gehiago eman beharko litzaiekela enpresaren noizean behingo azterketetan, gidabaimenerako azterketetan…ikusitako zifrei, eta, batez ere, oso ohikoa den eta nahikoa eraginkortasunez prebeni daitekeen ideiaren inguruan kontzientziatu beharko litzatekeela”.


Lo más visitado

Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014