Policlínica Gipuzkoako dietetika eta nutrizio zerbitzuk nutrizio arloko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dio paziente eta patologia bakoitzari.

Elikadura arloko jarraibide pertsonalizatuak egiten ditugu: gain-pisua, obesitatea, haurdunaldia-edoskitzea-haurdunaldi ondorena, kirol arloko nutrizioa, haurren elikadura, dislipemiak (kolesterola, triglizerido altuak), diabetes Mellitusa, hipertentsioa, giltzurrunetako gutxiegitasuna, alergiak eta elikadura-intolerantziak, digestioko nahasmenduak (gastritisa, ultzera gastrikoak, heste minbera, kolitis ultzeraduna…) eta pisu baxua.

Kontsulta-zerbitzuak:

  • Aholkularitza eta nutrizio-heziketa, dieta pertsonalizatuak.
  • Nutrizio-egoeraren balorazioa eta elikadura-ohiturena.
  • Gorputzeko pisuaren, osaeraren eta metabolismoaren azterketa: koipe-masa guztira, erraietako koipea, gihar-masa, muskuluetako koipea, gorputzeko ura guztira, hezur-masa, tasa metabolikoa eta adin metabolikoa.
  • Gorputzeko perimetroen neurriak.
  • Nutrizio-plana paziente bakoitzarentzako egiten da: paziente bakoitzari egokitutako nutrizio-jarraibideak eta asteko menuak (menurako erosketa-zerrenda barne).
  • Hamabostean behingo jarraipena (edo pazientearekin eta patologiarekin zehaztutakoa).
  • Telefono eta posta elektroniko bidezko arreta-zerbitzua barne, zalantzak argitzeko.
  • Dieta orekatuan oinarritutako nutrizio-jarraibideak, nutrizio arloko eskakizunak asez eta paziente, gustu, behar, kaloria-gastu, ariketa mota eta patologiaren (baldin badago) arabera.

Dietetika eta nutrizio zerbitzua beste Unitate eta Zerbitzu batzuekin batera aritzen da lanean, hala nola, Digestio Gaixotasunen Unitatearekin, Obesitatearen Unitatearekin edo Bihotz Errehabilitaziokoarekin.


Lotutako albisteak

“Entrenamendua, elikadura eta atsedena funtsezkoak dira lasterketan errendimendu handiena lortzeko”

Aurtengo azaroaren 9an, igandean, Behobia-Donostia lasterketak bere 60. edizioa ospatuko du eta 27.000 korrikalari baino gehiago bilduko ditu Irun eta Donostia lotzen dituen 20 kilometroko ibilbide enblematikoan, egutegiko proba gogor eta herrikoi nagusienetako batean.