
Muga berriak Traumatologian: Policlínica Gipuzkoak hitzaldi irekia antolatu du gaur egungo teknikei buruz
Urtero 330.000 haustura inguru izaten dira hezur-hauskortasunaren ondorioz, eta kopuru hori %30a baino gehiago handitu daiteke 2030erako, prebentzioa indartzen ez bada.
Espainian, lesio muskulueskeletikoek eragin handia dute herritarren osasunean. Urtero 330.000 haustura inguru izaten dira hezur-hauskortasunaren ondorioz, eta kopuru hori %30a baino gehiago handitu daiteke 2030erako, prebentzioa indartzen ez bada, Osteoporosiaren Nazioarteko Fundazioaren datuen arabera. Gainera, lan-eremuan bakarrik, 2024an 117.000 lesio baino gehiago erregistratu ziren gehiegizko esfortzu muskulueskeletikoengatik, eta horrek islatzen du artikulazioetako mina, hausturak eta artikulazioen higadura direla gaur egun bizi-kalitatea mugatzeko eta galtzeko arrazoi nagusietako bat.
Aurrerapen horien berri emateko, Policlínica Gipuzkoak Osasun Ikasgela berri bat antolatu du “Muga Berriak Traumatologian: diagnostiko goiztiarra eta tratamendu pertsonalizatua” izenburupean. Bihar, irailaren 25ean, osteguna, izango da, 19:00etan, Anoeta Estadioko Auditorioan (0 atea). Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Informazio-saio honetan, Adrián Cuéllar, Asier Cuéllar, Samuel Pajares, Gastón Camino eta Sebastián Cruz doktoreek, Policlínica Gipuzkoako traumatologoek, tratamendurik berritzaileenak azalduko dituzte, teknika minimoki inbaditzaileetatik paziente askori mugikortasuna azkar eta eraginkortasunez berreskuratzea ahalbidetzen dieten terapia pertsonalizatuetaraino.
Ionen testigantza, aldako ebakuntza jaso eta gero
Ion Cortabarria Policlínica Gipuzkoako pazienteak, etengabeko mina zuen bi aldaketan, eta ezin izan zuen normal ibili: “Urte asko galdu ditut ebakuntzaren beldur. Ezin nintzen ibili, ezin nuen biratu, ezta paseatu ere. Uste nuen ezin nuela gehiago, eta orduan erabaki nuen ebakuntza egitea. Orain oso pozik nago, ez dut batere minik izan, eta damu naiz lehenago egin ez izanaz”. Adrián Cuellar Policlínica Gipuzkoako traumatologoak ebakuntza egin zion Ioni, eta aldaka-protesi osoa jarri zion.
Kirurgia segurua eta sendatze azkarra
Adrián Cuellarrek azaltzen duenez, aldakako protesia kaltetutako artikulazioaren ordez mugikortasuna itzultzen duen eta mina ezabatzen duen protesi artifizial bat jartzean datza: “Erradiografian ikusi genuen Ionek erabat galdu zuela artikulazioaren kartilagoa, eta horrek hezurraren marruskatzea eragiten zuen. Aldakako protesi osoa jartzea zen irtenbidea. Kirurgia oso ohikoak dira, arrisku txikikoak eta emaitza bikainekin. Gaur egun, paziente gehienak interbentzioaren hurrengo egunean mobilizatzen hasten dira”.
Espezialistaren arabera, gaur egungo protesiek 30 edo 40 urte baino gehiago iraun dezakete, eta kirurgiarako ez dago adin-muga zorrotzik: “Paziente gazteetatik 90 urtetik gorakoetara egiten diegu ebakuntza, berreskuratzen duten bizi-kalitatea baita baloratzen duguna”.
Osasun Ikasgela irekia dago pazienteentzat, senideentzat eta gihar-hezurretako lesioen tratamenduen azken aurrerapenak ezagutzeko interesa duen edonorentzat.
- EGUNA: Bihar, osteguna, 2025eko irailak 25
- ORDUA: 19:00
- LEKUA: Anoeta Estadioko Auditorioa (0 atea)
- SARRERA: Librea lekua bete arte