
“Giza Papilomaren Birusaren prebentzio eta tratamendu on batekin, umetoki-lepoko minbizia prebenitu dezakegu”
OMEren arabera, umetoki-lepoko minbizia munduko laugarren minbizirik ohikoena da emakumeen artean, eta kasuen %95ean Giza Papilomaren Birusak (GPI) umetoki-lepoan eragindako infekzio iraunkorrak eragiten du.
(GPB) da sexu-transmisiozko infekziorik ohikoena, eta, prebalentzia handia duen arren, oraindik ere ezezaguna da. Blanca Fernández, Policlínica Gipuzkoako ginekologoak prebentzioaren garrantziaz ohartarazi du: “GPBaren prebentzio, jarraipen eta tratamendu on batekin, emakume batek umetoki-lepoko minbizia garatzea saihestu dezakegu, prebentzioak bizitzak salbatzen dituelako. Txertaketari, preserbatiboaren erabilerari eta aldizkako ginekologia-kontrolei esker, birusaren bilakaera geldiaraz dezakegu eta minbizia saihestu”.
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, umetoki-lepoko minbizia munduko laugarren minbizirik ohikoena da emakumeen artean, eta kasuen %95ean giza papilomaren birusak (GPI) umetoki-lepoan eragindako infekzio iraunkorrak eragiten du.
GPBa sexu-bidez transmititzen da, eta 200 mota baino gehiago daude. Batzuek garatxo genitalak eragiten dituzte, baina arrisku handikoak direnek aldaketak eragin ditzakete umetoki-lepoko zeluletan. Espezialistaren arabera, “herritarren %15 eta %25 artean dago birus horrekin kontaktuan, baina kasu gehienetan gorputzak urte batean edo bitan ezabatzen du, arazorik sortu gabe”.
Birus isila eta sintomarik gabekoa
Ginekologoak nabarmendu du birusa sintomarik gabekoa izaten dela. “Ez du minik, odoljariorik edo fluxu anormalik sortzen. Horren ondorioz, jende gehienak ez daki birusa duela”, azaldu du. Hori dela eta, kontrol ginekologikoen garrantzia azpimarratu du, GPBa lesioak eragin baino lehen detektatzeko berariazko probak baitaude. “Teknika erraza eta zitologiaren antzekoa da: umetokiaren lepoko lagin bat jaso eta laborategian aztertzen da”.
Birusa alterazio zelularrik gabe detektatzen denean, preserbatiboa erabiltzea, txertoa jartzea eta haren iraunkortasuna errazten duten faktoreak ezabatzea gomendatzen da, tabakoa kasu. Lesioak badaude, segimenduan kolposkopia bat, umetokiaren lepoa mikroskopio berezi batekin behatzeko aukera ematen duen proba anbulatorio bat eta anomaliak detektatzeko tindagaiak aplika daitezke.