
“Emakumeek erditze segurua eta pertsonalizatua bilatzen dute, beren neurrira egindako erditze-plan batekin, pribatutasun eta erosotasun guztiarekin”
Juan Céspedes, Policlínica Gipuzkoako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko buruak, azaltzen du erditzeari arreta emateko egungo ereduak asistentzia-segurtasuna, erditze-plan pertsonalizatua, proba diagnostiko aurreratuak eta diziplina anitzeko talde bat konbinatzen dituela.
Erditzeko modua aldatu egin da, eta, Policlínica Gipuzkoan, arreta-eredua asistentzia-segurtasun handiena ama bakoitzaren erabakiekiko errespetuarekin konbinatzean datza. Juan Céspedes, Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko buruak azaltzen duenez, “erditzera datozen emakumeek erditze segurua eta pertsonalizatua bilatzen dute, beren neurrira egindako erditze-plan batekin, pribatutasun eta erosotasun guztiekin”.
“Emakumeek ez dute minik gabeko erditze bat soilik bilatzen, duela hamarkada batzuk aldarrikapen nagusia anestesia epiduralarekin egitea zen. Gaur egun ordea, haurdun dagoen emakumeak erditze-prozesu seguru bat bilatzen du, pertsonalizatua, une oro erabakitzen joateko aukera emango diona”. Filosofia horren ondorioz, 24 orduko arreta medikoa eskaintzen da, eta hori da Policlínica Gipuzkoa aukeratzen duten emakumeek gehien baloratzen dutena, Céspedesek azpimarratu duenez.
Kontrol integrala eta proba diagnostiko aurreratuak
Policlínica Gipuzkoako arreta, erditzea baino askoz lehenago hasten da. “Guk, lehenengo kontroletik erditzera arte, arreta integrala eskaintzen diogu haurdun dagoen emakume bakoitzari — dio Juan Céspedesek —, eta, horretarako, kontsultak egiten ditugu hilero haurdunaldian. Horretarako, beharrezko probak eskatzen ditugu, bai analitikak eta ekografiak, bai proba genetikak, eta xehetasunez azaltzen ditugu emaitzak”.
Policlínica Gipuzkoako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuak proba diagnostiko ugari ditu, inbaditzaileak zein ez-inbaditzaileak, haurdunaldiaren kontrol egokia bermatzeko: “Ekografiak, amniozentesia, bilo zerorialen biopsiak eta DNA testa ditugu”, zehazten du espezialistak.
Paritour
Familiak prozesuarekin eta ingurunearekin ohitu daitezen, ospitaleak doan eskaintzen du Paritour-a, erditze eguneko eremu garrantzitsuenetan zehar egiten den bisita gidatua: Sarrera Larrialdi Zerbitzutik egiten da, eta monitorizazio gela, erditze-gela, zesareen ebakuntza-gela eta, azkenik, ospitalizazio-gela ikusten dira.
Ospitaleratzeko uneari dagokionez, Céspedesek dio zalantzak dituzten pazienteak 24 orduz joan daitezkeela Policlínica Gipuzkoako larrialdi-zerbitzura: “Pazientea ez badago ziur erditzean dagoen edo ez, larrialdietan baloratuko du ginekologo batek edo emagin batek. Erditzen badago, bakarkako gela batean ingresatuko dute, eta bertan prozesuaren bilakaera monitorizatuko da. Poltsa hautsiz gero, 12 eta 24 ordu bitartean ospitaleratuko da erditzeak berez aurrera egiten duen ikusteko, eta, hala ez bada, erditzea eragin beharra ebaluatuko da”.
Dilatazioan, pazientea lasaitasun, pribatutasun eta erosotasun giroan egoten da. “Beharrezko zentimetroak lortzen direnean, erditze-gelara eramango dugu, zesareen ebakuntza-gelaren ondoan, eta horrek berehala jarduteko aukera ematen digu, konplikazioren bat sortzen bada. Zesarea behar izanez gero, 24 orduetan eskura dagoen mediku-taldeak berehala artatuk