Neurologia nerbio-sistema zentrala eta periferikoa aztertzen duen medikuntzaren espezialitatea da eta nerbio-sisteman eragina duten gaixotasunen diagnostikoaz eta tratamenduaz arduratzen da, hala nola, garuneko arazo baskularren, dementzien (Alzheimerren gaixotasuna, besteak beste), zefaleen, epilepsiaren, Parkinsonen gaixotasunaren, era askotako esklerosien eta garunean, muinean, nerbio periferikoetan eta giharretan eragina duten beste gaixotasun batzuen diagnostikoaz eta tratamenduaz.

Horretarako, Policlínica Gipuzkoaren Neurologiako zerbitzuak neurologian aplika daitezkeen diagnostikorako sistemarik aurreratuenak (erresonantzia magnetikoa, eskanerra, spect-a, elektroentzefalografia, elektromiografia, potentzial moreak, doppler baskularra eta abar) berehala aplikatzeko aukera du. Honela, diagnostiko zehatzak eta tratamendu egokiak oso epe laburrean finka daitezke.


Lotutako albisteak

Gurutz Linazasoro, Policlínica Gipuzkoako neurologoa: “Alzheimerrarentzako sendagai berriek gaixotasuna moteltzea eta itxaropenari ate bat irekitzea ahalbidetzen dute”

Gurutz Linazasoro Policlínica Gipuzkoako neurologoak dioenez, “laster iritsiko dira Espainiara gaixotasunaren jatorrian, amiloide proteinaren biltegietan, zuzenean eragiten duten botikak”. 


Gurutz Linazasoro, neurologoa: “Europa atzean geratu da Alzheimerrerako sendagai berrien aplikazioan”

Gurutz Linazasoro Policlínica Gipuzkoako neurologoak adierazi zuenez, “Lecanemab eta Donanemab bezalako sendagai berriak, Alzheimerraren progresioa moteltzen dutela frogatu dutenak eta Estatu Batuetan eta Ingalaterran onartu direnak, oraindik ez dira onartu Europan”.


“Narriadura kognitibo arina edo alzheimer hasiberria diagnostikatu zaien pertsonei alzheimerraren aurkako lau farmako berri emateko saiakuntza klinikoetan parte hartzea eskaintzen dugu”

 “85 urtetik beherako edozein pertsona, narriadura kognitibo arina edo Alzheimer hasiberria diagnostikatu eta saiakuntza kliniko berri horietan parte hartu nahi badu, gurekin harremanetan jar daiteke 696 49 68 51 telefonoan, eta doako kontsulta bat eskatu”, dio Gurutz Linazasoro neurologoak.