Kirurgia estetikoaren helburu nagusia pertsona bakoitzaren autoistimua lortzea eta pertsona bakoitza bere gorputzarekin gustura egotea da. Policlínica Gipuzkoa osasun-zentroan pazientearen irudia hobetzen dugu eta erakargarriago egiten dugu. Horretarako, baliabide tekniko eta teknologikorik abangoardistenak ditugu.

Gure Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoko Zerbitzuak ondoko praktikak eskaintzen ditu, besteak beste: betazal eta/edo zimurretan CO2 laser bidez aurpegia gaztetzea; bularrak handitzea edo txikitzea, orbain txiki batzuk baino utzi gabe; ultrasoinu bidezko liposukzioa, koipea zurgatzeko zailtasun handia izan ohi duten guneetan -aldaka edo bularretan esate baterako- oso emaitza onak izan dituen sistema honek koipe-kopuru handiagoa ehunetarako hain agresiboa ez den moduan kentzeko aukera eskaintzen du; eta zakila kirurgiarik gabe luzatzea.

Interbentzio kirurgikoaren aurretik, pazienteak operazioaren amaierako gutxi gora-beherako emaitza ikusi ahal izango du, aurpegia eta gorputza aztertzeko Mirror sistema digitalaren bidez.

 


Lotutako albisteak

“Kirurgia plastikoa gero eta zehatzagoa eta ez hain inbaditzailea bihurtu da”

• Olatz Alcelay eta José María del Amo doktoreek azpimarratzen dute gaur egun pazienteek “hobeto ikusi nahi dutela, baina nabaritu gabe”, gero eta naturalagoa den joerarekin bat eginez.
• Teknikak gero eta inbaditzaile gutxiagoko prozeduretarantz ari dira eboluzionatzen, sendatze azkarragoekin eta emaitza zehatzagoekin.
• Segurtasuna eta profesionalaren gaitasuna funtsezkoak izaten jarraitzen dute: “Ezinbestekoa da espezialista akreditatuengana eta berme guztiak dituzten zentroetara jotzea”.


Aula de Salud Salud Orofacial 360º

Policlínica Gipuzkoako adituek 3D bidezko kirurgia-teknika berriei eta masailezurraren osasuna eta aurpegi‑oreka hobetzeko tratamenduei buruzko hitzaldia eskainiko dute

• Policlínica Gipuzkoaren Osasun Aulako edizio berri honetan, aurpegi‑masaileko kirurgian, otorrinolaringologian eta kirurgia plastikoan adituak diren medikuek azalduko dute nola diagnostiko-teknika berriek eta 3D ingeniaritzak funtsezko euskarri gisa jarduten duten gaur egungo aurpegi‑masaileko kirurgien diseinuan, prestakuntzan eta garapenean.
• Osasun Aula astelehen honetan, apirilaren 27an, 19:00etan izango da, Anoetako Estadioaren Prentsa Aretoan (0 atea). Sarrera librea izango da edukiera bete arte, eta Policlínica Gipuzkoaren YouTube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da.


Los cirujanos estéticos de Policlínica Gipuzkoa José M. Del Amo y Olatz Arcelay

“Kirurgia estetikoan teknikarik sinpleenak eskatzen dira gero eta gehiago, emaitza naturalagoak dituztelako”

Datorren azaroaren 24ko Osasun Ikasgelan, Jose Mª Del Amo eta Olatz Alcelay Poliklinika Gipuzkoako kirurgialari plastikoek gaztetzeko teknikarik berrienak azalduko dituzte, kirurgiarekin zein kirurgiarik gabekoak. Azken urteotan, toxina botulinikoa txertatzea edo betegarriak bezalako teknikak hedatuz joan dira. Kontsultara doazen pertsona gehienak 35 eta 50 urte arteko emakumeak dira.