Artroskopia eta belauneko 1.300 aditu baino gehiago bilduko dira aste honetan Donostian, azken aurrerapenei buruz eztabaidatzeko

Berrikuntza gisa, “Legado a la ciudad” eztabaida-mahaia nabarmendu behar da, jendearentzat irekia, “Aurreko lotailu gurutzatuko lesioak emakumeengan: epidemiea berria. Nola kudeatu behar dut kirol-itzulera?”. Maiatzaren 8an, osteguna, egingo da, 17:00etatik 18:30era, Kursaalean, emakumeek ALGa hausteko duten joera handiagoa aztertzeko, gizonek baino 4 eta 6 aldiz gehiago. Bertaratzeko interesa duen edonork izena eman dezake hemen edo Kongresuaren informazioaren bidez, Policlínica Gipuzkoa webguneko Berriak atalean.