Policlinica Gipuzkoako Alzheimerraren eta Parkinsonaren Terapia Aurreratuen Programak mila paziente tratatu ditu saiakuntza klinikoetan

Parkinsona eta Alzheimerraren prebentzioan aitzindari izateaz gain, Policlínica Gipuzkoako Terapia Aurreratuen Programa saiakuntza klinikoen arloaren liderra da gaur egun. Saiakuntza kliniko baten helburua ebidentzia zientifiko sendoak dituen eta oraindik merkaturatu ez den farmako baten eraginkortasuna eta segurtasuna zehaztea da. Policlínica Gipuzkoak 33 urte daramatza Gurutz Linazasoro neurologoaren taldearen eskutik saiakuntza klinikoak egiten. “Aukera hau mila pertsonengana hurbildu dugu 65 saiakuntza kliniko baino gehiagotan, ez bakarrik Parkinsonaren alorrean, baita Alzheimerren gaixotasunarenean ere”, azaldu du neurologoak. Linazasororen hitzetan, “saiakuntza klinikoa aukera bat da, eta eskerrak eman nahi dizkiegu saiakuntza klinikoren batean parte hartu duten eta parte hartzen duten paziente guztiei haien eskuzabaltasunagatik eta konpromisoagatik”.


Policlinica Gipuzkoak, Errealaren zentro medikoak, eskerrak eman nahi dizkie gaur Errege Kopa Gipuzkoako osasun arloko profesionalei eskaintzeagatik

Gaur goizean, lehen orduan egindako ekitaldi hunkigarri batean, Errealeko zenbait jokalarik, Jokin Aperribay presidentea, Mikel Oyarzabal taldeko kapitaina eta Imanol Alguacil entrenatzailearekin batera, apirilaren 3an Sevillan irabazitako futboleko Errege Kopa eskaini diete Gipuzkoako osasun arloko profesionalei.


Joaquín Fuentes: “Etorkizuna oso itxaropentsua da autismoaren tratamenduei dagokienez”

Autismoaren nazioarteko eguna apirilaren 2an ospatzen da mundu osoan, eta autismoaren nazioarteko elkarteen ekimenez sortu zen, arazoaren garrantzia agerian jartzeko eta ikusarazteko. Aurtengo leloa honakoa da: “Ikas dezaket. Lan egin dezaket”. Eta Poliklinika Gipuzkoako haur eta gazteen psikiatraren, Joaquín Fuentesen, ustez, “zalantzarik gabe, azken 25 urteetan autismo kasuetan aniztasun handia dagoela ikasi dugu. Eguneko 24 orduetan laguntza behar duten pertsonak baita unibertsitatean ikasten edo eskolak ematen dituzten pertsonak ditugu. Horregatik da garrantzitsua aurten arreta eman eta esatea “Ez nahastu. Ikas dezaket eta lan egin dezaket”. Estatu mailako elkarteek gau horretan urdinez argiztatutako 15 eraikin egotea proposatu dute, eta GAUTENAk gauza bera Gipuzkoan lortzea du helburu.