Policlínica Gipuzkoako adituek azalduko dute nola irudi mediko berriek kirurgiak lantzeko modua optimizatzea ahalbidetu duten

Osasun Ikasgela ostegun honetan, otsailaren 26an, izango da 19:00etan Anoetako Estadioko Prentsa Aretoan (0 Atea). Sarrera librea izango da lekua bete arte, eta Policlínica Gipuzkoaren YouTube kanaletik ere jarraitu ahal izango da.


“Plangintza da bizkarrezurreko kirurgiaren prozesurik garrantzitsuena”

Nicolás Samprón doktoreak, Policlínica Gipuzkoako Neurokirurgia Zerbitzuko buruak, Neuroraquisen 25. Kongresu Nazionalean parte hartuko du, segurtasuna eta emaitza klinikoak hobetzeko software kirurgikoak, robotikak eta adimen artifizialak duten paperari buruzko hitzaldiarekin.