Policlínica Gipuzkoak Kirurgia Kardiobaskularra, Anestesia eta Bizkorketa, Ginekologia eta Obstetrizia, Zainketa Intentsiboak eta Dermatologia MIR espezialitateetako egoiliar ugari hartzen ditu urtero, asko baitira gure ospitalean osasun-zerbitzu hauetan artatzen ditugun gaixoak. Gainera, beste gradu batzuetako prestakuntza ematen dugu.

Urteko txostena 2016

Aurten 69 ikasle hartu ditugu eta guztira 17.584 praktika-ordu egin dituzte gure enpresan.

Nahitaezkoa da lankidetzarako hitzarmena sinatzeaprestakuntza-zentroaren eta Policlínica Gipuzkoaren artean, irakaskuntza-zentroak erantzukizun zibileko seguru bat kontratatu duela bermatzeko; bestalde, azpimarratu nahi da ez dagoela “lan-harremanik” ikaslearen eta enpresaren artean.

Tutoretza-lanaren eskakizuna areagotu da, eta tutoreek trebatzaile rola hartu behar dute ikaslea zentroan dagoen bitartean, eta Policlínica Gipuzkoak hartuko du konpromiso hori lankidetzarako hitzarmena sinatzen denean.

Harrera-unean azaltzen zaie jarrera eta portaera oso garrantzitsuak direla, profesionala izan behar delako une oro, eta behar bezala identifikatuta joatea nahitaezkoa dela ere azaltzen zaie. Estiloaren Gidaliburua ikasleari harrera egiteko erreferentzia eta gida da.

69 ikasle
17.584 ordu

Aurreko urteetan bezala, Policlínica Gipuzkoak 2016an erelankidetzarako hitzarmenak sinatu ditu ikastetxeekin, gure enpresan prestakuntza-praktikak egiteko.


 

Erizaintzako Zuzendaritza

Aurten ere Erizaintzako Zuzendaritza nabarmentzen da praktiketako ikasleei harrera egiten dielako; 25 erizainek, 19 erizain-laguntzailek eta izpietako 8 teknikarik osatu dituzte beren ikasketak, gure enpresan trebakuntza-praktikak egiteari esker. EUDeko praktiketan UPV/EHUrekin hitzarmenak egin dira. Erizain-laguntzaile tituludun ikasleak ohiko zentroetakoak dira: CESA, Tolosako Inmakulada, Donostiako Inmakulada, Hernaniko Inmakulada eta Plaiaundi institutua.

Errehabilitazio Zerbitzua

Errehabilitazioko Zerbitzuak UPV/EHUko Fisioterapiako 4. mailako 9 ikasle izan ditu praktikak egiten bi hilabetez, unibertsitate-eskola horrekin sinatutako hitzarmenaren barruan.

Zuzendaritza Finantzarioa

Zuzendaritza Finantzarioak prestakuntza jasotzen ari diren pertsonak hartu ditu arlo hauetan:

  • Fakturazio Sailean 2 lagun aritu dira ohiko eta “lanekoak ez diren” praktikak egiten, Deustuko Unibertsitateak kudeatuta.

Zuzendaritza Asistentziala

Zuzendaritza Asistentzialaren mende, hauek dira praktiketako pertsonak hartu dituzten arloak, prestakuntza emateko:

  • Harreran 5 lagun egon dira (Nazaret Zentrokoak eta Tolosako Inmakuladakoak) administrazio eta dokumentalista arloko praktikak egiten.
  • Erizaintzako laguntzaileen eta EUDen praktikarik gehienak ebakuntza-gelan, ospitaleratze unitatean eta ZIUn izan dira .
  • TEK arlokoen praktikek ere harrera ona izaten dute, Erradiologian eta Irudian espezializatutako pertsonak ezagutzea erraztu dezaketelako.

Ikasleen eta orduen xehetasuna

5 ikasle 1.487 ordu
Harrera
ikasle 538 ordu
Fackturazioa
ikasle 2.160 ordu
Rehabilitación
25 ikasle 6.339 ordu
UH EUD
19 ikasle 4.477 ordu
UH Laguntzaileak
ikasle 1 399 ordu
Laborategiko teknikaria
ikasle 2.184 ordu
Izpietako teknikaria
69 ikasle 17.584 ordu
GUZTIRA

Hitzartutako zentroak

  • Euskal Herriko Erizaintza Eskola (EUD)
  • Fisioterapia Fakultatea, UPV/EHU
  • María Inmaculada Lanbide Zentroa, Donostia (erizain laguntzaileak)
  • Tolosako Inmakulada Ikastetxea (laguntzaileak, TEK, Dokumentalistak)
  • NAZARET ikasketa-zentroa (administrazioko langileak)
  • CESA (Laguntzaileak)