Donostia endoskopia aurreratuaren topagune bihurtu da Policlínica Gipuzkoako ENDOnosti III. Ikastaroarekin
Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko Zerbitzuak eta Endoskopia Digestiboko Unitateak antolatuta, ikastaroak prestakuntza praktiko intentsiboa eta zuzeneko kasu klinikoen emanaldia uztartu ditu.
Policlínica Gipuzkoak urtarrilaren 22 eta 23an hartu du ENDOnosti III – Hands on & Live hirugarren espazioko endoskopia eta endoluminal terapeutikoko ikastaroa, estatu osoko ehunka digestio-aparatuko espezialista baino gehiago Donostian bildu dituen topaketa erreferentea.
Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko Zerbitzuak eta Endoskopia Digestiboko Unitateak —teknika hauen aitzindariak— antolatutako ikastaroak prestakuntza praktiko intentsiboa eta zuzeneko kasu klinikoen emanaldia bildu ditu, parte-hartzaileei endoskopia terapeutiko minimoki inbaditzaileko teknika aurreratuenak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera emanez.
Lehen jardunaldia hands on ikastaroari eskaini zaio, eta parte-hartzaileek azken belaunaldiko materialarekin lan egin dute animalia eta material sintetikoetako ereduen gainean. “Lehen eguna erabat praktikoa da: ikasleek materiala ukitu eta terapia desberdinak egin ditzakete eredu hauetan, hirugarren espazioko endoskopia-teknika berriak trebatzeko eta etxe komertzial ezberdinek eskaintzen dituzten gailu berritzaileak probatzeko”, azaldu du Juan Arenas doktoreak, ikastaroaren koordinatzaileak eta Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko zerbitzuburuak.
Ostiralean live saioa egin da, Policlínica Gipuzkoako Endoskopia Digestiboko Unitatean zuzenean egindako dozenatik gora kasu kliniko ikastaro-aretoan emanez. Egindako prozeduren artean daude: mukosazpiko disekzio endoskopikoak (DSE), POEM akalasiaren tratamendurako, estenosien tratamenduak, Barrett-en esofagorako erradiofrekuentzia eta obesitatearen tratamendurako teknika endoskopikoak.
Francisco Zozaya doktoreak, Policlínica Gipuzkoako digestio-aparatuko espezialistak eta ikastaroaren koordinatzaileak, nabarmendu duenez, “teknika endoskopiko berriek aukera ematen digute, lehen kirurgiara jotzen ziren arazoak, askoz ere inbaditzaileagoak ez diren prozeduren bidez konpontzeko; ahoa edo uzkia bezalako orifizio naturaletatik eginda, orbainik gabe, konplikazio gutxiagorekin eta pazientearentzat susperraldi azkarragoarekin”.
ENDOnosti III. Ikastaroak prestigio nazional eta nazioarteko endoskopistak bildu ditu, endoskopia aurreratuan ezagutza trukatzeko eta eguneratzeko erreferentziazko foro gisa sendotuz. “Zorionez, patologia mota hauetan nazioarteko erreferente diren medikuak ditugu gurekin, eta haiengandik denok ikasten dugu”, adierazi du Juan Arenas doktoreak.
III. edizio honetan 200 profesional inguru izan dira, bai ikastaro praktikoan, bai zuzenean jarraitu den jardunaldian —streaming bidez ere jarraitu daitekeena—.
Zozaya doktoreak gehitu duenez, “jardunaldi hauek aukera ematen dute oso berritzaileak diren gailu eta teknika anitz ezagutzeko, beti ere lehen mailako espezialisten tutoretzapean. Gure asmoa da profesionalek esperientzia formativo hau ahalik eta gehien aprobetxatzea, eta euren egonaldia ahalik eta erosoena izatea da, bai Donostian, bai Policlínica Gipuzkoan”.
ENDOnosti Ikastaroaren gisako ekimenen bidez, Policlínica Gipuzkoak etengabeko prestakuntza medikoarekiko eta teknika minimoki inbaditzaileen garapenarekiko konpromisoa berresten du, pazienteei arreta seguruagoa eta eraginkorragoa eskaintzeko helburuarekin.
