Aurpegi-masailetako kirurgia odontologiatik datorren espezialitate kirurgikoa da eta aho, masail, aurpegi eta lepoko gaixotasun guztiak tratatzen ditu.

Lan-esparrurik arruntenak ondokoak dira: aurpegi-traumatismoak -istripu, erorketa edo agresioen ondoriozkoak-, ahoko kirurgia -hortzak sartzea, kisteak, tumoreak, mihi-hariak…-, hezurrak txertatuta masaila atrofikoak berreraikitzeko teknika aurreratuen bitartez hortzak ezartzea eta masailaren eta aurpegi-profilaren deformazioen tratamendua: gehiegizko sudur-goialdea, kokots, masailalbo eta masailezurraren prognatismoa; izan ere, azken bi arlo hauetan aitzindari dugu Gipuzkoa mailan Policlínica Gipuzkoa osasun-zentroa.

Gure espezialisten esperientzia zabalak denbora kirurgikoa zein pazientearen ospitaleratze-aldia nabarmen murrizteko aukera ematen digu eta, horrenbestez, operazio-ondokoa erosoagoa izatea errazten du.


Lotutako albisteak

Aula de Salud Salud Orofacial 360º

Policlínica Gipuzkoako adituek 3D bidezko kirurgia-teknika berriei eta masailezurraren osasuna eta aurpegi‑oreka hobetzeko tratamenduei buruzko hitzaldia eskainiko dute

• Policlínica Gipuzkoaren Osasun Aulako edizio berri honetan, aurpegi‑masaileko kirurgian, otorrinolaringologian eta kirurgia plastikoan adituak diren medikuek azalduko dute nola diagnostiko-teknika berriek eta 3D ingeniaritzak funtsezko euskarri gisa jarduten duten gaur egungo aurpegi‑masaileko kirurgien diseinuan, prestakuntzan eta garapenean.
• Osasun Aula astelehen honetan, apirilaren 27an, 19:00etan izango da, Anoetako Estadioaren Prentsa Aretoan (0 atea). Sarrera librea izango da edukiera bete arte, eta Policlínica Gipuzkoaren YouTube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da.