Txirrindulariaren Biomekanikaren Unitatea

Poliklinika Gipuzkoak txirrindularientzako lehenengo zerbitzu espezializatua dauka: Txirrindulariaren Biomekanikaren Unitatea. Podoactivaren laguntzarekin sortu da. Bizikleta zale guztiei tratamendu integrala ematea du helburu.

Unitatearen xedea

Unitatearen helburua txirrindulariaren jarrera bizikletaren osagaiei behar bezala egokitzea da, eta ondorioz, lesioak sahiestea eta kirolariaren teknika, errendimendua eta erosotasuna hobetzea.

Azterketaren onurak

  • Txirrindularien lesio arruntak ekiditen eta prebenitzen ditu; hala nola: gerrialdeko edo zerbikaletako arazoak, mina iskionetan, oin edo esku gogortuak, belauneko lesioak eta beste arazo batzuk.
  • Errendimendua eta eraginkortasuna hobetzen ditu
  • Kirolariaren partaidetza sustatzen du
  • Entrenamendu-plangintza osatzen du
  • Ikerkuntzarako, kontrolerako eta ebaluaziorako tresna da, entrenatzaileentzat
  • Txirrindulariaren erosotasuna areagotzen du

Teknologia esklusiboa

Txirrindulariaren Biomekanikaren Unitatean teknologia esklusiboa eta bakarra dauka Espainian bizikletaren eta txirrindulariaren azterketa biomekanikoa egiteko. Azterketa horrek gaixo bakoitzari tratamendu pertsonalizatua emateko aukera ematen du.

Aintzat hartu behar da txirrindulariak jarrera dinamikoa hartzen duela ariketa egitean, eta, beraz, garrantzitsua da teknologiarik abangoardistena edukitzea kirolariaren parametro biomekanikoak eta fisiologikoak ebaluatzeko, eta, horrekin batera, mugi daitekeen edozein lurzorutan mekanikaren eta muskuluaren arteko konbinazio perfektua lortzeko.

Zertan datza azterketa hori?

Txirrindulariaren Biomekanikaren Unitatean puntako sistemak dauzkagu txirrindularitzaren diziplina bakoitzerako (mendiko bizikleta, errepidea, triatloia, ziklokrosa…) jarrerarik hoberena bilatzeko.

1. Azterketarekin hasteko, elkarrizketa pertsonalizatua egingo diogu kirolari bakoitzari, haren historia eta kirol-ohiturak ezagutzeko.

2. Miaketa fisioterapeutikoa, informazio garrantzitsua emango digu txirrindulariak behar duen postura egoki baterako, hau tabla antropometriko batekin lortuko dugularik. Gorputz-eskemari (bizikletaren gainean eta kanpo) erantsitako ariketa-programa bat diseinatzearekin eta gomendatzearekin bat.

3. Neurketa antropometriko estatikoak txirrindulariarien hezur-egituraren neurketa anatomiko zehatzen bitartez,bizikletaren gainean mantendu beharreko jarrera zuzenaren informazioa bilatzen laguntzen du. Koadroa neurrira fabrikatzeko neurriak ekoizten ditu, eta, gainera, hirurogeita hamar marka eta hiru mila koadro baino gehiagorekin alderatzen ditu, koadro aproposaren tamaina zehazteko.

4. Txirrindulariaren Biomekanikaren Unitateak Real Fit Bike izeneko bizikleta robotikoa dauka; txirrindulari-mota bakoitzarentzat modulatzen da, eguneko joan-etorrietarako bizikletetatik hasita lasterketa profesionaletako bizikletetaraino. Bertan, txirrindulariaren informazio osoa biltzen da, gero neurri horiek haren bizikletara eramateko. Koadroa neurrira fabrikatzeko neurriak ekoizten ditu, eta, gainera, hirurogeita hamar marka eta hiru mila koadro baino gehiagorekin alderatzen ditu, koadro aproposaren tamaina zehazteko.

5. Pedalaren, orkatilaren, belaunaren eta aldakaren azterketa zinematikoa 3Dn. Real Fit Bike bizikletak pedaleoaren ebaluazio objektiboa 3Dn egitea ahalbidetzen digu. horrela haren eraginkortasuna neur dezakegu. Produzitutako potentzia neurtzeaz gainera, bielak 7 gradu biratzen duen bakoitzean pedalei aplikatutako indarraren norabidea zehazten du, ezkerrera nahiz eskuinera. Horrek pedaleoaren ezkerrean edo eskuinean asimetriarik edo desorekarik badagoen kontrolatzea ahalbidetzen digu eta, horrela, txirrindulariaren pedaleoaren benetako eraginkortasuna eta egonkortasuna hobetzea.

6. Gorputz osoko azterketa zinematikoa 4Dn. Podoactivaren “YOUNEXT 4D” teknologia daukagu. Teknologia horrek grabaketaren bidez txirrindulariaren jarrera bere osotasunean aztertzeko aukera ematen du, eta bizikletaren posizio-aldaketek txirrindulariaren eskeletoan nola eragiten duten baliozta dezake. Sistema horrek jarrera bakoitzean gorputzaren artikulazio-maila balioztatzea ahalbidetzen digu, eta ezker/eskuineko asimetria eta desorekak objektiboki kontrolatzea ere bai; horrek egonkortasuna hobetzen eta txirrindulariaren pedaleo-teknikaren benetako eraginkortasuna hobeto ezagutzen laguntzen du.

7. Presioak aztertzeko sistema. Presioak aztertzeko sistemari esker, txirrindulariak aulkian, oinetan eta eskulekuan eragiten duen presioa modu indibidualizatuan azter dezakegu. Bizikleta robotikoak hainbat sentsore ditu modu estrategikoan sartuta egiten den presioaren banaketa ezagutzeko eta modu estatikoan edo dinamikoan neurtzeko.

8. Bizikleta pertsonalizatzea; azterketan zehar lortutako koordenadak bizikletara eramango ditugu, behar ditugun neurri zehatzak izateko. Horrekin lesioak saiesten ditugu, eta txirrindulariaren kirol-errendimendua hobetzen dugu.

9. Azterketa baropometrikoa eta bizikletetarako oin-zoletarako Podoactiva barne-zola espezifikoen fabrikazio pertsonalizatua, behar izanez gero.