Policlínica Gipuzkoako Txertaketa eta Medikuntza Prebentiboko Zerbitzuan aholkularitza mediko pertsonalizatua eskaintzen dizugu arrisku-talderen batean dauden pazienteek behar ditzaketen txertoei buruz eta nazioarteko bidaiaren bat egingo duten pazienteentzat.
Horrela, lehenengo kontsultan, Medikuntza Prebentiboan aditua den gure medikuak honako hauek eskainiko dizkizu:
- Txertoetako mediku-aholkularitza.
- Txertaketa-protokoloa.
- Zure txertoak eskatuko ditu, ahalik eta lasterren eduki ditzazun.
Hurrengo kontsulta batean, behar izanez gero, txertoaren osteko emaitzen berri emango dizugu.
Sukar Horiaren aurkako txertoa Ministerioaren mendeko txertaketa-zerbitzuan soilik emango da, nazioarteko bidaiarientzat.